Ermua Antzokiak 12 filma eskainiko ditu otsailean: zineklubak 4, komertzialak 8 eta gazteentzat 4
Hilabete berria eta zine programazio berriari hasiera emango dio Ermua Antzokiak. Otsailak lau zinta eskainiko ostegunetako zineklubean, zortzi estreinaldi komertzial berri eta lau titulu erakargarri gazteen igande arratsaldeko saiorako. Hileko bonoak 15,60 euroko prezioa du; jada, Lobiano Kulturgunean eta Antzokiko leihatilan eros dezakegu.
Eskaintza ostegunean hasiko da Pietro Marcello zuzendariaren ''Martin Eden'' ekoizpen italiarrarekin, jatorrizko bertsioan, azpitituluekin, 19:00etatik aurrera. Maitasun drama bat da, lanak kontatzen du ogibidez marinel den mutil xumeak goi mailako bati laguntzen dioela. Ordainetan, bigarren horrek bere etxera gonbidatzen du, marinela estuasunik gabeko bizitza ezagutuz, baita aberatsaren arreba ere, neskaz maiteminduz.
Atal komertzialean, larunbatean, ''23 paseo'' luzemetraia britainiarra ikusi ahal izango dugu, Paul Morrisonen zuzendaritza eta gidoiaz. Dave eta Fernen istorioa kontatzen duen drama erromantikoa da. Txakurrak paseatzen ezagutuko dira, eta topaketa horietan bien arteko maitasuna loratzen da. Emanaldia 19:00etan izango da.
Bigarren proposamena ''La última gran estafa'' da, George Gallok zuzendutako ekoizpen estatubatuarra. Komedia nahasten duen western bat da. Zinema zinemaren barne. 104 minutu irauten du eta aktore artean izar talde ederra du, besteak beste: Robert De Niro, Morgan Freeman, Tommy Lee Jones eta Natalie Burn. B serieko Hollywoodeko zinema-ekoizle batek dirua behar du bertako mafiarekin duen zorra kitatzeko. Akziozko eta arrisku handiko film bati ekitea erabakitzen du, non protagonista istripuz hilko den, asegurua kobratuko asmoz. Hala ere, filmaketa egunak aurrera egin arren, ez da dena espero bezala ateratzen. Igandean, 19:00etan.
Azkenik, igandeko 17:00etan, ''Elfkinak'' marrazki biziduneko lana izango dugu ikusgai, euskaraz. 200 urte baino gehiagoz, Elfkinsak lur azpian bizi izan dira, goi mundutik ezkutatuz eta gizakiekiko interakzio oro saihestuz. Egun batean, Elfie, Kipp eta Buckek lurraren azalera igotzea erabakitzen dute eta abenturak hasiko dira.
Lotutako albisteak
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu