Itsaso zaporea ‘Crusoe’ haurrentzako antzezlanarekin

04.02.21
Ermua Antzokia

Markeliñe konpainiak Crusoe antzezlana aurkeztuko du larunbat honetan, Daniel Defoe idazlearen obra klasikoaren egokitzapena. Joserra Martinezek zuzendutako ikuskizuna familia osoarentzat gomendatuta dago, batez ere bost urtetik gorakoentzat.

Itsasoaren eta itsasoko munduaren zaporea duen uharte bakartitik, Crusoek denbora eta itsasontziak igarotzen ikusten ditu, eta bat bera ere ez da geratzen. Viernes lagun imajinarioaren konpainian, Crusoek bizitza lasaia bizitzea lortzen du eta itsaso zabalean dauden itsasontziak bezala, urrunean igarotzen ikusten du bizitza. Izan ere, gauzak bizitzak berak duen naturaltasunarekin gertatzen dira: batzuetan harridurarekin, beste batzuetan deserosotasunarekin, baina ia beti eurekin elkarbizitzen erakutsiz.

Markeliñek eleberri klasiko ezagunari beste buelta bat eman dio, hiru antzezle eta musikari baten bitartez, bizitzari buruzko metafora bat egiteko, dibertigarria, iradokitzailea eta irudimenez beterikoa.

Fernando Barado, Itziar Fragua, Estibaliz Villa eta Koldo Vazquez aktoreek antzeztuko dute obra larunbat honetan, otsailaren 6an, 17:00etatik aurrera, Ermua Antzokian. Sarrerak 4 eurotan daude salgai Lobiano Kultur Gunean eta Kutxabankeko leihatila digitalean.

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
04.03.26
Bely Basarteren ‘Amor letal tour , Ermua Antzokian gozagai

Madrilgo musikagile eta abeslaria ostiral honetan arituko da, 20:30ean