Komikiaren eta nobela grafikoaren hiruhilekoa liburutegian

04.02.21
Udal Liburutegia

Zortzigarren urtez jarraian, Ermuko Udal liburutegiak komiki eta eleberri grafikoen irakurketa sustatzeko kanpaina jarri du abian. Literatur genero hori gero eta gehiago irakurtzen da udal zerbitzu honetako bazkideen artean.

Kanpaina horrek publiko desberdinei zuzendutako hainbat ekintza biltzen ditu. Batetik, ikasturtearen hasieratik, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeei liburuak banatzen zaizkie, ikasle guztiek gutxienez komiki bat irakur dezaten ikasturtean zehar.

Adin bakoitzerako gomendatutako tituluak dira. Horien artean daude Serafin eta basoko animaliak, Alizia eta antzara jokoa, Luis va a la playa eta Super Patata eta Los diarios de Cereza bildumak.

Era berean, komikiak ilustratzeko tailerrak egingo dira Lehen Hezkuntzako 5. mailako eta Bigarren Hezkuntzako 4. mailako ikasleentzat, eta horiek amaitutakoan, eskolako komiki-lehiaketa antolatuko da.

Beste ekimenetako bat komikien irakurketa kluba da, Kike Infamek dinamizatua, eta bertan biltzen dira hilero genero literario hau gustuko duten hainbat pertsona. Otsaileko saioa Mikel Begoñak eta Iñaketek sortutako Ötzi: komiki kalkolitikoa erakusketaren inaugurazio datarekin batera egingo da.

Hilero zozketa bat ere egingo da kanpainak irauten duen hiru hilabeteetan, otsailean, martxoan eta apirilean, komikiak maileguan eramaten dituzten pertsonen artean.

Gainera, urteotan inbertsio handia egiten ari da liburutegia, komikiak erosteko eta bilduma aberasteko. Horri esker, ale berrien nahiz klasikoen eskaintza zabaltzen ari da.

Azken urtean zehar 92 komiki berri gehitu dira bildumara, mila titulutik gora. Literatur genero honen azken eskuraketak biltzen dituen erakustoki bat liburutegiaren sarreran dago eskuragarri.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.
Imagen
Ipuin kontaketa saioa antolatu du Liburutegiak
06.05.25
Denboraldiko azken "Arratsaldean Kontu Kontari" ipuin saioa

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean