Ötzi eta bere komikiari buruzko erakusketa

05.02.21
Udal Liburutegia

Ermuko Udal liburutegiak Ötzi eta bere komikiaren inguruko erakusketa didaktikoa antolatu du, duela zazpi urte hasitako komiki eta nobela grafikoaren irakurketa sustatzeko programaren barruan.

Ötzi momia Alpeetako Ötztal mendigunean aurkitu zuten, Austria eta Italia arteko mugan, 1991. urtean. Kristo Aurretik 3.255. urte inguruan hildako pertsonaren momia kontserbazio egoera miragarrian topatu zuten, eta arkeologo eta historialarien arreta erakarri zuen.

Zientziak argitu ezin izan duena da zerk eraman zuen gizona urrutiko toki horretan bakarrik hiltzera, bere armak zorrozten saiatu, gezi batek harrapatu eta buruan kolpe gogor bat jaso ostean,

Argitu beharreko misterioz beteriko istorio zirraragarri horrek eraman zituen Mikel Begoña gidoilaria eta Iñaki Martinez Iñaket marrazkilaria Alpeetan Ötzi -ren gorabeherak berreraikitzen saiatzera, Norma Editorialek argitaratutako Ötzi: por un puñado de ámbar komikian. Liburu hau maileguan hartu daiteke Ermuko liburutegian.

Ötziren erakusketan, komikia egiteko prozesua azaltzen duten jatorrizko xaflak eta zirriborroak ikus daitezke, baita momiaren ondoan aurkitu ziren materialen erreplika batzuk ere, hala nola, kobrezko aizkora edo piztutako txingarrak zeramatzan urki ontzia kasu.

Publiko guztientzako moduko erakusketa da, oinarrian duen komikia bezalaxe, baina 8 urtetik aurrera irakurtzea gomendatzen da.

Erakusketa otsailaren 9tik, asteartera, otsailaren 21era bitartean egongo da ikusgai, biak barne, 18:00etatik 20:00etara, Lobiano Kultur Guneko Erakusketa Aretoan.

Asteartean, hilak 9, inaugurazio ekitaldia egingo da 18:00etan, eta bertan izango dira Mikel Begoña eta Iñaket egileak, Iñaki Libano arkeologoa eta Kike Infame helduentzako komiki irakurketa klubeko dinamizatzailea. Koronabirusa prebenitzeko osasun-neurriak direla eta, eta baimendutako edukiera errespetu aha izateko, inaugurazio horretara edo egun berean obra komentatzeko 19:00etatik 20;30era egingo den komiki-saiora joan nahi dutenek aldez aurretik lekua erreserbatu behar dute iburutegian, 943 17 92 12 telefonora deituz, WhatsApp bat bidaliz edo biblioteca@udalermua.net helbide elektronikora idatziz eta izen-abizenak adieraziz.

Gainera, erakusketa irekita dagoen ordutegian lekua mugatu egin da, ezarritako araudia betetzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.
Imagen
Ipuin kontaketa saioa antolatu du Liburutegiak
06.05.25
Denboraldiko azken "Arratsaldean Kontu Kontari" ipuin saioa

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean
Imagen
05.05.25
Adin guztietarako mahai-jokoen azken tailerra

Maiatzaren 15eko saiorako izen emateak zabalik daude. Saioa 17:30etik 19:30era egingo