Sarrerak agortzear Zetak taldearen asteazkeneko kontzerturako

08.02.21
Ermua Antzokia

Pello Reparaz Vendetta taldeko abeslari ohia Ermuan izango da asteazken honetan, otsailaren 10ean, Zetak talde berri eta arrakastatsuarekin. Euskarazko musika elektronikoaren diziplina anitzeko proiektu artistiko honek bi disko ditu dagoeneko merkatuan eta 19:00etatik aurrera entzun eta gozatu ahal izango ditugu Ermua Antzokian.

2019ko ekainaren 10ean argitaratu zen Zetak taldearen lehen singlea, Errepidean, eta abenduan taldearen lehen diskoa argitaratu zen, Zetak izenburuarekin. Orain, Zeinen ederra izango den diskoarekin itzuli da Pello Reparaz, konfinamendu garaiko sormen jardunaren emaitza den albuma, non edertasuna bilatzea eta gure egungo errealitatearen aurrean jarrera positiboa izatea bere funtsezko osagaiak diren.

Azken sarrerak 10 eurotan daude salgai Lobiano Kultur Gunean eta Ermua Antzokiko leihatila digitalean. Sarrera aldez aurretik erosi dutenek, eta mugikortasun-mugak direla-eta kontzertura joaterik ez dutenek, otsailaren 10eko 15:00ak arte itzul dezakete, 943708700 telefonora deituta.

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
04.03.26
Bely Basarteren ‘Amor letal tour , Ermua Antzokian gozagai

Madrilgo musikagile eta abeslaria ostiral honetan arituko da, 20:30ean