Zaldibarko zabortegia zigilatu eta betiko itxiko da

08.02.21
Erakundea

Larrialdi lanak amaitu ostean, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburuak kolapsoaren eta hondamendiaren lehen urteurrenean iragarri duenez, azken larunbatean

Zaldibarko zabortegia gainezka egin et maldan behera egin zueneko urtebete bete zen egunean, Josu Erkoreka lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburuak desagertutako bigarren langilea bilatzeko prozesuaren egungo egoera, bai eta egiten ari diren larrialdi-jardueren berri eman zituzten. Eusko Jaurlaritzako sailburuak esan du, zabortegia behin betiko itxiko dutela larrialdi lanekin amaitu ondoren. Larunbat eguerdian bisita egin zuten, hurbilen eta kaltetuen dauden herrietako alkateekin batera: Ermuko Juan Carlos Abascal, Eibarko Miguel de los Toyo eta Zaldibarko Jose Luis Maiztegirekin batera. Eta komunikabideen aurrean agertu ziren azken hamabi hilabeteetan egindako lanaren eta zehaztasunen berri emateko.

Azaldutakoaren xehetasuna zabal eta luze Irekia atarian eskaintzen da. Bi ordezkariek datu asko eman zituzten, eta, horietatik, honako hauek aukeratu ditugu:

Joaquin Beltranen bilatzeko ahalehgin guztiak B1B eta B1C eremuetara pasako da orain eta horretarako, aurretik 4. lur-erauzketaren hondakina aterako da. B4S eremuan egindako bilaketak ez du, tamalez, emaitzarik eman. 

525.000 m3 hondakin hondeatu dira zabortegia egonkortzeko, eta horietatik 372.038 m3 arrastrilatu eta bahetu egin dira bilaketa lanetan.

Eusko Jaurlaritzak baieztatu duenez, Zaldibarko zabortegian 360 egun lan egin dira azken urte honetan, Gabon gaueko egunean, Eguberrikoan, Urtezahar gaueko egunean, Urteberri egunean eta euri jaza handien ondorioz, apirileko egun batean izan ezik.

Eusko Jaurlaritzak baieztatu du Zaldibarko zabortegia behin betiko itxiko dela larrialdi-lanak amaitu ondoren.

Azpian, Verter Recycling enpresaren instalazioetan ikusitakoa eta entzundakoa jasotzen duen ikus-entzunezko bat uzten dugu.

Lotutako albisteak

Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik
Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
30.04.25
Udal liburutegiak ordutegia luzatuko du ikasturte amaierako azterketak direla-eta

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere