Sheila Carnero Casal ermuarrak 'Bajo Esquirlas de hielo' eleberria argitaratu du
Sheila Carnero Casal (Ermua, 1996) gazteak bere lehen eleberria argitaratu berri du Roomie Ediciones argitaletxearekin, ''Bajo Esquirlas de hielo'' izenburupean. Atzo arte (otsailak 7) aurre salmentan egon da eta argitaletxeak lehen orrialdeak pdf formatuan irakurri eta gozatzeko aukera eskaintzen du. Sheila kazetaritzan graduatua da EHUn; gaur egun Madrilen bizi da eta bertan egiten ditu praktikak argitalpen-zuzentzaile gisa. Lehen eta Bigarren Hezkuntza San Pelayo ikastetxean eta Batxilergoa La Sallen ikasi zituen. Txikitatik liburutegiko irakurle, bazkide eta erabiltzaile izan da, batez ere literatura fantastikoaren zalea. Bere pasioa idaztea da, eta hala egin izan du gaztetatik ''Entre líneas'' literatur blogean.
“Bajo esquirlas de hielo” eleberriaren hasiera Sheilak Roomie Edicionesi bidalitako kontakizun labur batean datza, non horretan oinarritutako eleberri bat idazteko proposatu zioten. Zeregin horretan aritu zen konfinamenduan, eta hiru hilabete eta erdiko idazketaren eta zuzenketetarako aste batzuen ondoren, 450 orrialdeko eleberria argitaratzeko prest bukatu zen.
Fantasiazko eta abenturazko eleberri hau gazte gisa katalogatzen bada ere, egileak uste du helduentzat ere egokia dela, pertsonaien bidez gaurkotasuneko gaiak jorratzen baitira, besteak beste, erantzukizun soziala eta aniztasuna.
Gaztea izan arren, eta "Bajo esquirlas de hielo" bere lehen eleberria den arren, Sheilak bere lau kontakizun labur ikusi ditu argitaratuta, batzuk beldurrezkoak eta beste batzuk zientzia-fikziozkoak eta fantasiazkoak, "Al atardecer en Samhain” (Roomie Ediciones) "Mentes brillantes y oscuras” (Hela Ediciones), “¿Quién está en la Luna?” eta “Ordalía” (Ediciones Hati).
"Bajo esquirlas de hielo" Roomie argitaletxearen webgunean enkargatu daiteke eta otsailaren 15ean argitaratuko dute. Egun horretatik aurrera herriko liburudendetan erosi ahal izango da.
Osasun-egoerak hala ahalbidetzen duenean, liburutegiak lagunduko dio egileari, gure udalerrian liburuaren aurkezpena egin dezan.
Lotutako albisteak

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean

Maiatzaren 15eko saiorako izen emateak zabalik daude. Saioa 17:30etik 19:30era egingo

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere