Aukeren Azoka eraberritua prestatu dute herriko merkatariek

15.02.21
Gizartea

Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak (EMOEk) Aukeren Azokaren edizio berri bat antolatu du, produktuen kokapena izanik berrikuntza nagusia. Izan ere, Covid-19ak eragindako osasun larrialdiko egoera dela eta, saltoki parte-hartzaile bakoitzak bere produktuak bere lokalean bertan erakustea erabaki da, postu guztiak Merkatu plazara eraman beharrean, orain arte egiten zen bezala.

21 saltoki ermuarrek hartuko dute parte otsailaren 15etik 20ra bitartean egingo den Azokan, moda, oinetakoak, osagarriak, dekorazioa eta kirolak eskainiz, besteak beste. Deskontuak eta eskaintzak Etxedreams, Cocoliso, Zapatxiki, Guipur, Gemma, B de Dios, Izarbi, Marfe, Beta, Sagardui, Itze, Artarrai, Gauzak, Izagirre, Sferico, Dulce Peques, Munay, Kokko, Eva, Goien eta Nane dendetan izango ditugu eskuragai.

Gainera, Ermua Merkataritza Gunea txartelarekin erosketak egiten dituzten bezeroek erosketa-txekeak eskuratu ahal izango dituzte azokan erabiltzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Usaimenaren inguruko tailerra

Hamazortzi urtetik gorakoentzat da eta Lobianon egingo otsailean zehar
Imagen
19.01.26
Udalak herritarrei kontzentratzeko eta minutu bateko isiltasuna gordetzera deitu die

Eguerdiko 12etan, atzo Kordoban izandako tren-istripuan biktimak eta zaurituak izan zirenen oroimenez
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz