‘El Padre’, Anthony Hopkins eta Olivia Colmanen azken lana, Ermua Antzokiko zine programazioan

17.02.21
Ermua Antzokia

Otsaileko azken aurreko zine egitaraua ostegun honetan hasiko da, lau pelikula berrirekin. Bihar zineklubeko ohiko saioa izango da, eta Hungariako Ojalá te mueras drama izango da ikusgai. Mihály Schwechtje zuzendariak nerabezaroa eta Interneten erabilera uztartu ditu lan honetan, eta Eszter 16 urteko neska zalantzatia ezagutuko dugu bertan. Ezkutuan, ingeleseko irakasleaz maiteminduta dago Eszter, eta aldi berean, bere gelakide Peter neskaz maitemindu da. Irakasleak ikastetxea utzi eta Londresera joango dela iragartzen duenean, neskak agur mezu oso berezia jasoko du. Hori ustekabeko ondorioak izango dituen online harreman batera sartzeko atea izango da. Ojalá te mueras 19:00etatik aurrera eskainiko da azpititulatutako jatorrizko bertsioan.

Asteko zine komertziala larunbatean hasiko da, Vacaciones contigo… y tu mujer komedia frantsesaren lehen emanaldiarekin. Caroline Vignal da zuzendaria, eta kameren aurrean Laure Calamy, Benjamin Lavernhe, Olivia Côte eta Denis m''Punga aktoreak izango ditugu. Antoinette, eskolako irakaslea, bere ikasle baten aita den Vladimir maitale sekretuarekin udako oporraldi luzeak igarotzeko irrikaz dago. Vladimirrek, ordea, ezingo duela joan esango dio, bere emazteak alabarekin eta asto batekin ezusteko trekkingeko oporrak antolatu baitizkio. Hori jakitean, Antoinettek bere arrastoari jarraitzea erabakiko du, bakarrik, Patrick asto babesle batekin batera. Vacaciones contigo… y tu mujer larunbatean eta astelehenean 19:00etan proiektatuko da.

Bigarren film komertziala El padre izango da, Florian Zellerrek zuzendutako drama britainiarra, Anthony Hopkins eta Olivia Colman aktore sarituak protagonista dituena. Anthony 80 urteko gizon zakar eta bihurria da, eta burugogorrean, bakarrik bizitzea erabaki du. Anne alabak etxean laguntzeko kontratatu nahi dituen zaintzaile guzti-guztiak errefusatzen ditu. Anne etsita dago, ezin duelako aita egunero bisitatu, eta haren burua huts egiten hasi dela eta errealitatetik gero eta gehiago deskonektatzen dela sentitzen du. Alabak aitaren galera apurka-apurka nabaritzen du, burua galdu ahala, baina bere bizitza propioa bizitzeko eskubideari ere eusten dio. El padre igandean eta asteartean 19:00etan izango da ikusgai.

Haurrentzako zineari dagokionez, igandean 17:00etan Ipuin Herriko Berriak euskarazko animazio filma eskainiko da. Hontz jaunak, bere zuhaitzera igota, Ipuin Herriko Berriak egunkaria irakurtzen du goizero-goizero. Bertan, Ipuin Herriko jazoeren inguruko istorio ederrak kontatzen dira, baina batez ere, bertako biztanleen ezuste, haserre, esperientzia eta emozioen berri ematen da. Bestalde, Zikoina andereñoak, Bele jaunak eta gainontzeko lagunek kuadrilla dibertigarria osatzen dute. Nahiz eta iritzi ezberdinak izan, asko zaintzen dira elkar.

Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi ezazu Ermua Antzokiaren orrialdea.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan