2021eko Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL) eskatzeko epea hasita

17.02.21
Gizartea

Ermuko Udalak aste honetan ireki du 2021eko Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL) izapidetzeko epea. Prestazio ekonomiko horiek helburu jakin baterako dira, eta gastu espezifikoak estaltzera bideratuta daude, hala nola hipoteka, alokairua, etxebizitzaren mantenua, oinarrizko etxetresna elektrikoak konpontzea/erostea, altzariak erostea eta oinarrizko beharrak estaltzea, hala nola elikadura, betaurrekoak/audiofonoak erostea eta adinez txikientzako hortz-klinikako gastuak.

Laguntza ekonomiko horien helburua da gizarte-bazterketako egoerak prebenitzeko, saihesteko edo arintzeko beharrezkoak diren gastu espezifikoei aurre eginez, baliabide nahikorik ez duten pertsonen eta familien gizarteratzea erraztuz edo ahalbidetuz 

2021. urte honetan, familia-unitatearen osaeraren araberako urteko diru-sarreren muga ondorengo taulan zehazten da: 

  Kide 1 2 kide 3 kide
Familia-unitate orokorrak  13.668,66 € 17.551,98 € 19.415,88 €
Familia-unitate pentsiodunak  15.382,68 € 19.603,44 € 21.171,78 €

Muga horiek handitu ahal izango dira errentak lanetik badatoz, Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemak hobaria ematen baitio enplegua bilatzeari. 

Deialdian parte har dezaketen familia guztiak informatu ahal izateko, Gizarte Ekintza sailak informazio-ohar bat prestatu eta jarri du udalerriko atarietan. Horrez gain, deialdian parte hartzeko kontuan hartu beharreko alderdi orokorrak zehazten dituen bi orriko argitalpena postontzietara banatu du.

Xehetasun gehiagorako, webgune korporatibo honetan eskaintzen dugun herritarrentzako informazio-orria kontsulta daiteke. Eskaerei buruzko zalantzak argitzeko edo kontsultak egiteko, gizarte-langile batekin hitzordua eska daiteke udaleko gizarte-zerbitzuetan, 943 17 91 61 telefonora deituz.

Lotutako albisteak

Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik