Behin betiko onartu da erabilera publikoko espazioetan terrazak jartzeko ordenantza
Ermuko Udalak behin betiko onartu du erabilera publikoko guneetan terrazak jartzea arautzen duen udal ordenantzaren aldaketa. Azken astelehen honetan, otsailaren 15ean, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu da Ordenantzaren behin betiko onespenaren eta testu osoaren berri ematen duen iragarkia. Jendaurrean jartzeko 30 egun balioduneko epearen ondoren argitaratu da, aipatutako arauaren aldaketaren hasierako onespenari buruz Udalbatzak hartutako erabakiaren aurka erreklamazioak, alegazioak edo iradokizunak aurkeztu ahal izateko. Bat bera ere egon ez denez, testua behin betikoa izatera pasa da, eta aipatutako araudia osorik argitaratu da, testuak planteatutako eta adostutako aldaketak biltzen dituelarik.
Ermuko Udalbatzarrak "erabilera publikoko espazioetan terrazak jartzea arautzen duen udal Ordenantza" aldatzea erabaki zuen iazko azaroan egindako Osoko Bilkuran, larrialdi egoeretan, hala nola Covid-19aren pandemian, bide publikoan soilik aldez aurreko okupazio lizentzia arrunta ez duten establezimenduei aparkaleku 1 okupatzeko aldi baterako baimena eman ahal izateko. Plaza horretan 2 mahai eta mahaiko 4 aulki baino ezingo dira jarri. Proposamena tokiko Ostalaritza Elkartearekin landu eta adostu zen. Hasierako onespena izan zen, eta, ondoren, jendaurrean jarriz hogeita hamar egunez, interesdunek espedientea azter eta egoki iritzitako erreklamazioak, alegazioak edo iradokizunak aurkez zezaten. Gai Orokorren Informazio Batzordean aldaketako irizpenenaren alde aho batez bozkatu zuten Udalbatza osatzen duten talde politiko guztiek (PSE/EE-PSOE; EAJ-PNV; eh Bildu, Elkarrekin Ermua eta PP) aste honetako asteartean.
Herriak ditugun 94 establezimenduetatik 18k ez zuten mahai eta aulkirik
Ostalaritzako gremioak eskatu zuen neurria, eta, aurreikuspenen arabera, mahaiak eta aulkiak ez dituzten 18 establezimenduri lagundu ahal izango die. Ermuan une honetan 94 taberna ditugu. Udala jakitun da gaur egun espazio publikoen erabileran malgua izan behar dela terrazak zabaltzeko eta kolektiboaren zati bati aukera emateko, ostalaritzak behar duen laguntza hori eta herritarrek kalera ateratzeko, bide publikotik eta espaloietatik paseatzeko eta plaza eta espazio publikoetan egoteko duten beharra bateratzeko oreka ahantzi gabe, une nabarmen honetan gizakiok distantzia sozial bat gorde behar baitugu.
Ermuak malgutasun-ahalegin handia egin du ostalaritza-establezimenduen %71k 2019an zituzten mahaien %100 mantendu ahal izateko. %18k elementu horien %75i eutsiz ia, hau da, batez beste %90era iritsiz guztira. Udala irekita dago banakako konponbideak alde batera utzi eta kolektibo osoarentzat bideragarriak eta bateratuak diren aukerak aztertzeko.
Ordenantza berme bat da jardueren titularrentzat, eta interes orokorra errespetatzeko esparrua ezartzen
Hiri eta hirigintzaren alorrak mahai eta aulki berri horien balizko kokapena aztertu du, eta komenigarrienak direnak proposatu ditu, segurtasun- eta irisgarritasun-irizpideak kontuan hartuta, eta ostalaritzako profesionalek inbertsio edo gastu handirik egin behar izanik gabe.
Ordenantza honen helburua espazio publikoaren okupazioan esku hartzen duten erabilera, objektu eta elementuen arteko errespetuzko oreka lortzea da, bereziki, herritarrek gure udalerriko kale, plaza eta espazio publikoez urte osoan gozatu ahal izatea, ingurumenaren jasangarritasunarekiko errespeturik arduratsuenarekin bateragarria. Ordenantza honek, ostalaritza-jardueren titularrentzako bermeak zabaltzeaz gain, interes orokorra errespetatzen duen esparru bat ere ezartzen.
Lotutako albisteak

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere