‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

05.05.25
Kirolak
Euskara
Erakundea
Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik

Asteazkenean, maiatzaren 7an, hain zuzen, ‘Oporretan Jolas’ izeneko Aisialdi jardueratan izena emateko epea zabalduko da. Ekintzak hauek Ermuko Udal Euskara Sailak eta kirol Sailak antolatzen dituzte eskolako ikasturtea amaitu eta hurrengo lau astetarako. Horrela bada, ekainaren 23an hasi eta uztailaren 18ra arte luzatuko da Lehen Hezkuntzako umeei zuzendutako aisialdi aukera hau. Tartean, umeek, adinaren arabera hainbat ekintza desberdinez gozatu ahalko dute, Kirola, Zirkua, Steam tailerrak eta ohiko aisialdiko ekintzak. Beraz, badago denon gustuak asetzerik.

Izen ematea Egoitza elektronikoan zein Abiapuntu bulegoan burutu beharko da, maiatzaren 7tik 14ra bitartean. Asteka emateko aukera zabalik dago. Umeko eta asteko 40 euroko matrikulazioa izango da eta , bi anaia-arreba apuntatuz gero edota familia ugaria diren kasuetan, berriz, umeko 30 euro. Iazko tasa berdinak, alegia. Ordainketa ondoko kontu korrontean burutuko da ES89 2095 0040 6091 1099 0751 eta ordain agiria eskabidearekin batera aurkeztu beharko da, lehen esan bezala, Egoitza elektronikoan zein Abiapuntu bulegoetan.

Ekintzok iazko tankerakoak izango dira anitzak, dibertigarriak eta hezigarriak.

Jarduerak 9:00etan hasiko dira eta 13:30ean amaituko. Aisialdiko ekintzetan salbu, horietan kanpo hainbat txango egingo baitituzte. Dena den egitarau zehatza behin matrikulazioa amaitu eta partaideen kopuru zehatzak ezagutzen direnean zabalduko da. Izen-ematearen xehetasunak, datak eta aurreikusitako jarduerak dokumentuen beheko atalean uzten dizkizuegu.

Egitaraua

 

Ekaina

23-24-25-26-27

Ekaina-Uztaila

30-1-2-3-4

Uztaila

7-8-9-10-11

Uztaila

14-15-16-17-18

Lehen Hezkuntza 1-2

Aisialdi ekintzak

Kirolaz Blai

Zirku eskola

Steam tailerrak

Lehen Hezkuntza 3

Steam tailerrak

Aisialdi ekintzak

Kirolaz Blai

Zirku eskola

Lehen Hezkuntza 4

Zirku eskola

Steam tailerrak

Aisialdi ekintzak

Kirolaz Blai

Lehen Hezkuntza 5-6

Kirolaz Blai

Zirku eskola

Steam tailerrak

Aisialdi ekintzak

 

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako