Otsaileko ohiko Osoko Bilkura, astearte honetan

19.02.21
Erakundea

Ermuko Udalbatza datorren asteartean, otsailaren 23an, bilduko da hil honetako ohiko Osoko Bilkurarako. Bilera telematikoa izango da, eta 19:00etan hasiko da; bigarren deialdian hasiz gero, 19:30ean. Osoko Bilkura streaming bidez emango da zuzenean Udalaren webgunean eta Youtubeko kanalean.

Osoko Bilkurak sei puntu ditu gai-zerrendan, eta, ohi bezala, zinegotziei edozein interes garrantzitsuren berri emateko gonbidapena eginez hasiko da. Jarraian, aurreko bilkurako akta onartuko da, 2020ko abenduaren 15ekoa.

Hirugarren puntuan, indarkeria matxistaren aurkako Ermuko I. Udal Plana onartuko da. Laugarrenik, Abeletxe egoitzari buruzko mozioa aurkeztuko da, Covid-19aren ingurukoa, eta, ondoren, martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta egingo den Adierazpen Instituzionala irakurriko da.

Aurreikusitako azken puntua galde-eskeak dira, halakorik balego.

Goizean, Informazio Batzordea

Asteartean bertan, 9:30ean, Udalbatzak Informazio Batzordeko bilera egingo du, eta bost puntu izango ditu gai-zerrendan. Interes garrantzitsuren bat jakinarazteko gonbidapenaz eta aurreko aktaren onarpenaz gain, zinegotziek informazioa jasoko dute udalak euskara ikasleentzat eskaintzen dituen diru-laguntzei buruz. Halaber, arratsaldeko osoko bilkuran aztertuko diren puntuetako bi aurkeztuko dira: Abeletxe egoitzan egindako jarduketak eta martxoaren 8ko adierazpena.

Saio hau ere streaming bidez emango da Udalaren webgunean eta YouTube kanalean. Esteka honetan kontsulta dezakezu saioaren dokumentazioa.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen