Ermuak edateko uraren hornidura bermatuta dauka Aixolatik datorrenean edozelako gorabehera izan arren

22.02.21
Hirigintza

Ermuko udalerriak bermatuta dauka edateko uraren hornidura nahikoa izango duela Aixolatik ekartzen den horniduran edozelako ezustekoren izaten bada. Hori da Gipuzkoako eta Bizkaiko Ur Partzuergoek elkarrekin eta modu koordinatuan egin dituzten proben ondorio nagusia. Bizkaiko Partzuergoak trataturiko uraren segundoko 40 litroko emaria sartu du Errotabarrin eta proba positiboa izan da, ez baita arazorik izan.

Gure herriak hitzarmena indarrean du Gipuzkoako Ur Partzuergoarekin, eta une honetan hornidura Aixolako (Elgeta) urtegitik iristen zaigu. Hala ere, Durangaldeko Garaizarretik konektatutako Bizkaiko sarearen kanalizazioa ere gure udalerriraino iristen da. Bigarren aukera hori bideragarria dela eta erabat funtzionatzen duela egiaztatzea izan da otsailaren 16tik 19ra egindako egiaztapenaren helburua, Aixolatik ura ekartzean balizko arazo bati aurre egiteko.

Egindako proben helburua ondorengoa izan da Bizkaiko Partzuergoko ur tratatua Eizagako sarearen bidez (Zaldibar) sartuta Errotaberriko EUTEan (edateko uraren transferentzia-estazioan) Ermuko hornidura bermatzea ea posible zen jakitea. Erantzuna baiezkoa izan da, aukera bideragarria delako.

Kronologikoki egindako proben laburpena honako hau da:

  • Asteartea 16:
    • Partzuergoko alta-sarearen beheko puntua irekitzen du, Eizagako ponpaketa-zentroaren parean. Segundoko 20 litro pasatzen uzten dituzte (20 l/s) eta Aixola errekara deskargatzen dituzte 24 orduz.
    • Deskarga Eizaga auzoko beheko saretik egin da eta maniobra honekin bi gauza lortu nahi izan dira. Alde batetik, sarea purgatzea uhertasuna handitu ez dadin, eta, bestetik, Garaizar-Ermua hornikuntza-sareko puntu bakar bat ere hornitu gabe geratzen ez dela egiaztatzea. Bizkaiko partzuergoak manometroekin monitorizatu du bere sarea, puntu kritikoetan presio diferentziak egiaztatu ahal izateko.
  • Asteazkena 17:
    • Astearteko datuak eta txostenak jaso eta gero, emaria handitzen hasi dira eta 30 litro sartu dituzte bigarren aldiz jarraian eta 24 orduz, Errotaberrin. Bizkaiko Partzuergoak sareko puntu kritikoen kontrola mantendu du. Emari finkoa jarri dute Errotaberrin eta tratatutako ura dekantagailutik pasarazi dute.
    • Ongaraiko biltegia bete dute, osteguneko lehen orduan ahalik eta edukiera handiena izan zezan. Errotaberri-Ongaraiko parametroen kontrola indartu dute eta gauean Zaintza Kontrolerako Zentroak (ZKZ) egoera nola geratzen zen jakin du. Arazoren bat gertatuz gero, Errotaberrin ura Aixolatik berriro sartzea aurreikusita zegoen.
  • Osteguna 18:
    • Egoeraren azterketa eta asteazkeneko emaitzen balorazioa Bizkaiko Ur Partzuergoarekin. Arazorik planteatu ez denez, fluxua handitu egin da eta 40 litro segundoko emaria sartu dute etengabe eta 24 orduz Errotaberrin. Aurreko eguneko segurtasun-maila berari eutsi diote. Gauean, sarea monitorizatzen duen Kontrol Zentroarekin partekatu dituzte datuak.
  • Ostirala 19:
    • Probaren egoera aztertzea, emaitzak baloratzea eta ondorioak ateratzea. Egiaztapena ona izan da eta aukera bideragarria da. Goizean goizetik, dena jatorrizko egoerara itzuliko da: Errotaberri Bizkaiko Partzuergoko urez hornitzeari utziko diote, eta Aixolatik hornitzeari ekingo, automatikoki eta egungo segurtasun-balioekin. BZBri aldaketaren berri ematen diote. Bizkaiko Osasun Publikoari eta gure udalari ere probaren berri emango diete.

Lotutako albisteak

Imagen
03.04.25
San Antonioko igogailuaren obrak, hasierako lanetan

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak
Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da
Imagen
03.03.25
Betiondon egingo diren zuzkidura-apartamentuen proiektua aurreratua dago

Miguel de los Toyos Etxebizitza sailburuordeak eta Beatriz Gamiz alkateak proiektuaren egoera eta elkarlanerako bide berriak aztertu dituzte Ermuan egindako bileran