Lau filmen proiekzioak amaiera emango dio asteburu honetan otsaileko zine programazioari

24.02.21
Ermua Antzokia

Ermua Antzokiak itxiko du aste honetan otsaileko zine programazioa, lau titulu berri eskaini ondoren. Osteguneko zineklub saioak ''Deseando Amar'' titulua proiektatuko du jatorrizko bertsioan azpitituluekin (VOS), 19:00etatik aurrera. Wong Kar-Wai zuzendariak sinatutako lana da, 60ko hamarkadan grabaturiko drama erromantikoa.

Zine komertzialaren sailean, larunbateko 19:00etan, Lisa Azuelos zuzendariaren ''Mi niña'' filma ikusi ahal izango dugu. 2019ko komedia dramatikoa da, 85 minutukoa. Ama baten istorioa kontatzen du eta 18 urteko neskatoa atzerrira ikastera joateak eragiten dion estresaren berri ematen. Filma ikusteko bigarren aukera bat izango dugu astelehenean, martxoaren 1ean, arratsaldeko 7etan.

Bigarren proposamen komertziala Adrian Noble zuzendariaren ‘Sra. Lowry e hijo'' film britainiarra da. Drama biografikoa da, 2020. urtean estreinaturikoa eta 91 minutu irauten duena. XX. mendeko margolari ezagun baten bizitza eta horrek bere amarekin duen harreman zaila kontatzen du. Emanaldi hau igandean eta asteartean ikusi ahal izango dugu arratsaldeko 19:00etan.

Azkenik, gaztetxoek igande arratsaldeko 5etan ‘Fritzi. Un cuento revolucionario'' filma ikusi eta gozatu ahal izango dute. 2019an Alemaniako haurrentzako film onenaren saria jaso zuen. Filmak belaunaldi berriei Alemaniaren bateratzeak ekarri zituen gertaera politiko eta historiko konplexuak aurkezten dizkie modu pedagogiko eta ulerterrazean.

Lotutako albisteak

Imagen
14.01.26
‘Aitatxo’; dolua seme edo alaba baten heriotzagatik

Ermua Antzokian ostiralean 20:30etan, euskaraz
Imagen
13.01.26
Ermua Antzokiak aste honetan ‘La Asistenta’ eta ‘Me has robado el el corazón’ proiektatuko ditu

Zineklubean ‘Kontinental’25’ eta haurrentzako saioan ‘Bob Esponja’ eskainiko ditu
Imagen
30.12.25
Zientzia fikzioa eta komedia beltza urte zinematografikoari hasiera emateko

Antzokiak ‘Avatar. Fuego y Ceniza’ eta ‘Homo Argentum' filmak proiektatuko ditu