‘Familiekin topaketak’ Ermua-Mallabia Oinarrizko Lanbide Heziketako Institutuaren eskutik

02.03.21
Hezkuntza

Ermua-Mallabia Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuak otsailaren 25ean eta 26an egin ditu aurtengo ''Familiekin topaketa''ren lehen saioak. Topaketa horiek Ermuko Udalak gazteen beharrei erantzuteko duen ikuspegi hezitzaile eta integratzaileari esker sortu dira. Horrela, gizartean eta pertsonalki ahalik eta hobekien garatzen laguntzen da, bai eta udalerrian barneratzen eta parte hartzen ere.

Topaketaren helburua familien eta hezkuntza-komunitatearen artean hausnarketarako eta partaidetzarako gunea eskaintzea da, bai eta gurasoei baliabide eta gaitasun erlazional positiboak eta eraginkorrak eskaintzea ere, seme-alaba nerabeekin tratua izan dezaten.

Aurten, egoera epidemiologikoa dela eta, ezin izan da topaketa institutuan bertan burutu, aurreko urteetan egin bezala. Hori horrela, ekimena bi saio eta bi taldetan banatuta egin da egun ezberdinetan Lobiano Kultur Gunean, edukiera handiagoa eskaintzen baitu.

‘Familiekin topaketa’ jarduera, ikastetxeko gizarte-integratzaileak zuzendua, Gizarte eta Hezkuntza Proiektuaren barruan kokatzen da, ikasleei arreta integrala eskaintzeko eta prozesuaren alderdi akademikoaz gain, gazteen alderdi sozial, pertsonal eta emozionalenaz ere lan egiteko.

Ermua-Mallabia Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuak uste du horretarako ezinbestekoa dela familiak prozesu horretan inplikatzea, horiek baitira seme-alaben garapenerako funtsezko zutabeetako bat.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
IX. Haurren Kontseiluko kideak, adineko pertsonak eta udaleko teknikariak liburutegiko sarreran | El IX Consejo de la Infancia con personas mayores y técnicos/as del ayuntamiento en la entrada de la biblioteca
19.11.25
Ermuko Haurren Kontseilua, Errekalden bisitari

12 kontseilari txikiek txangoa egin dute Errekalde auzora, aurtengo erronka burutzeko informazio gehiago jasotzeko