Larunbat honetan, ‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketa

02.03.21
Udal Liburutegia

Ermuko Udal liburutegiak Story Time ipuin kontaketa saioa antolatu du larunbat honetarako, martxoak 6.

Narrazioaren izenburua Two of everything da, eta 5-9 urteko haurrei zuzenduta dago. Hannah Berry kontalari britainiarra arduratuko da saioa dinamizatzeaz.

Jarduera hau liburutegiak antolatutako asteburuetarako ekintza egitarau bereziaren barne dago eta helburu bikoitza dauka: batetik, ipuinen mundura ahozko tradizioaren bitartez hurbiltzea, eta bestetik, umeen ingelesezko gaitasun linguistikoak hobetzea.

Ekimen hau Lobiano Kultur Gunean izango da, arratsaldeko 17:30ean hasita. Sarrera doakoa da, baina aurrez izena eman beharko da liburutegian, 943 17 92 12 telefonora deituz, WhatsApp bat bidaliz https://wa.me/34943179212 zenbakira edo e-mail bat bidaliz biblioteca@udalermua.net helbidera, haurraren izen-abizenak eta adina adieraziz. Plazak izen-emate ordenaren arabera esleituko dira.

Covid-19aren prebentzio-neurriei jarraituz, edukiera 15 haurretara murriztu da, eta derrigorrezkoa izango  da maskara erabiltzea haur guztientzat.

Etenik ez sortzeko puntualtasuna eskatzen da.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez