Zuhaitz egunak berrehun ale autoktono utziko ditu gure mendietan

04.03.21
Gizartea

Artarrai mendi taldeak ntolatu du edizioa herriko ikastetxeen elkarlanean eta udalaren laguntzarekin

Ermuak Zuhaitz Eguna ospatuko du aste honetan, zeina ''Artarrai'' mendi taldeak antolatzen duen. Iazko urtean, 2020an, bertan behera utzi behar izan zen Zaldibarko zabortegia gainezka egin eta mendian behera ondoren. Ekimenak aurten X. edizioa beteko du, eta jarduera egokitu behar izan da parte-hartzaileen segurtasuna zaintzeko, Covid-19 pandemiaren ondorioz bizi duen egoeraren arabera. Hori dela eta, 2021 honetan zuhaitzak landatzeko eta naturaz gozatzeko ez da betiko deialdi orokorrik egingo, herritar guztientzat zabalik egon ohi zena eta martxoko lehen iganderako hitzartzen zena. Herriko ikastetxeak eta horien 200 ikasle izango dira protagonista nagusiak, bertako ehundaka ale landatuko dituztenak; besteak beste, ondorengo espezieak: arteak, lizarrak, gereziondoak, intxaurrondoak, pagoak eta haritzak.

Artarrai taldeak eta ikastetxeek ikasturtean erabiltzen dituzten burbuila taldeen egituraz baliatuko dira gomendioak edo protokoloak betez, parte-hartzaileen segurtasuna bermatzeko. Zuhaitzak aste honetako ostegunetik datorren asteazkenera bitartean landatuko dira, talde txikietan.

Jarduera birplanteatzea antolaketa-erronka izan da Artarrairentzat, eta taldeko kideek pozik agertu dira herriko ikastetxeen harrera, erantzun eta laguntzarekin. Biek partekatzen dituzte herritarrak naturaren, biodibertsitatearen eta haren zaintzaren garrantziaz sentsibilizatzeko helburuak. Udal honek, edizio bakoitza batu eta ekimena babesten duenak, Artarrairen esku utzi ditu bere baliabide guztiak.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
26.11.25
Gabonetako argiak ostiralean piztuko ditugu Ermuan

Hiri Hezitzaileen Egunean jolasak izango dira ikasleentzat, txokolate-jana eta Gabon Postal lehiaketako lan irabazlea ezagutaraziko
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean