‘Beginning’; ‘La chica del brazalete’, ‘Dating Amber’ eta ‘Barry. El Rey de la disco’ filmak Ermua Antzokian ikusgai

10.03.21
Ermua Antzokia

Ermua Antzokiak lau estreinaldi berri eskainiko ditu aste honetan. Eskaintza bihar, osteguna, hasiko da Dea Kulumbegashvili zuzendariaren ''Beginning'' filma proiektatuko duen zineklub saioarekin. Sexu-abusuak jorratzen dituen drama da. Filmak hainbat sari jaso ditu; Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorra eta Kanadako Fipresci Saria. Ostegunean 19:00etatik aurrera.

Zine komertzialari dagokionez, larunbatean Stéphane Demoustierrek zuzendutako La chica del Brazalete'' filma ikusi ahal izango dugu. Drama honek 16 urteko neska bat du protagonista, bere lagunik onena erailtzeaz akusatzen dutena. Aitak eta amak epaiketaren hasieran beren babesa ematen diote, alaba beraientzat ezezagun oso dela konturatu arte. Larunbat eta astelehenean 19:00etatik aurrera ikusi ahal izango dugu filma.

Programazioko bigarren proposamen komertziala ''Dating Amber'' da. David Freyne zinemagileak zuzendu du eta nerabeen gaietako klasiko gisa aurkezten dute. Homosexualitatea jorratzen duen drama da, komedia ukitua duena. 80ko hamarkadako Irlandan, Eddie eta Amber lagun hoberenek bikote itxurak egiten dituzte institutuan beren sexu-orientazioaren inguruan dauden zurrumurruak uxatzeko. Pelikula hau igandean eta asteartean proiektatuko da arratsaldeko zazpietatik aurrera.

Asteko programazioan, azkenik, haur eta gazteentzako eskaintza izango da ikusgai, igandeko 17:00etan, ''Barry. El Rey de la disco'' filmarekin. Marrazki bizidunetako zinta daniarra da. Zizare dibertigarri batek Diskoaren Erregea izan nahi du, dena kontra izan arren. Kolore musikal bat familia osoarentzat.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean