Marwan kantariak 'El viejo boxeador' lana aurkeztuko du Ermua Antzokian

10.03.21
Ermua Antzokia

Marwan Abu-Tahoun Recio, Marwan bezala ezagunagoa, abeslari eta poeta madrildarra da. Ahoz ahoko zabalkundeari eta artista independente gisa egin duen lan etengabeari esker, egile kantuaren ahots nagusietako bat izatera iritsi da Espainian eta Latinoamerikan, eta ostiral honetan, martxoaren 12an, El viejo boxeador bere azken lana zuzenean entzuteko eta gozatzeko aukera izango dugu Ermuan.

Sabina, Serrat, Ismael Serrano edo Jorge Drexler bezalako erreferenteen jarraitzaile leiala da Marwan, eta bere soinu propioa lantzen jakin du, maisuen musikan agertzen diren zenbait alderdi urrunago eramanez. El viejo boxeador (2020) lanarekin, asmoak alde batera utzi eta benetan artista izateari ekin dio behin betiko: gizakiaren existentziaren eta bizi den munduaren inguruan oinarritzen diren askotariko istorioen kontalaria da, estilo eta soinu propio nahasezin eta edertasunez beteak dituena.

Bost estudio-disko argitaratzeaz gain, Marwanek ehunka emanaldi egin ditu Espainian, Mexikon, Argentinan, Txilen, Uruguain, Palestinan, Perun, Ekuadorren, Estatu Batuetan, Kolonbian, Frantzian, Grezian, Errusian, Dominikar Errepublikan eta Belgikan. Hiru poesia liburu ere argitaratu ditu.

Marwanek zuzenean joko du ostiral honetan, hilak 12, 19:00etatik aurrera Ermua Antzokian. Sarrerak 12 eurotan daude salgai Lobiano Kultur Gunean eta Kutxabankeko leihatila digitalean.

Lotutako albisteak

Imagen
10.02.26
Ermua Antzokiak drama bi, thrillerra eta euskarazko animazioa euskaraz proiektatuko ditu aste honetan

Zinema komertzialean ‘Si pudiera te daría una patada' eta Juanma Bajo Ulloaren ‘El mal’ ikusteko aukera izango
Imagen
05.02.26
Aukeran taldeak ‘Amama' ikuskizuna aurkeztuko du Ermua Antzokian

Larunbatean, 17:00etan, ipuin tradizionalak eta koreografiak uztartuz
Imagen
04.02.26
‘Puño Dragón' taldearen rock garratz eta ausarta Ermua Antzokian

Asturiarrek ostiralean joko dute, 20:30ean, ‘Juegos violentos' biraren baitan, bigarren diskoa aurkezteko