Udalbatza ezohiko osoko bilkuran bilduko da gaur arratsaldean

10.03.21
Erakundea

Ermuko Udalbatza Osoko bilkura deitua dago gaur. Saioa ezohikoa da eta 19:00etan hasiko, online egingo delarik bideokonferentzia bidez (Zoom). Youtubeko gure kanal korporatiboaren bidez jarraitu ahal izango da, streaming bidez eskainiko baitugu.

Bilkurako gai-zerrendan bost gai daude; lehenengoa da udalkideak gonbidatzea edozein interes garrantzitsu edo jorratu beharreko gaiekiko bateraezintasuna jakinaraztera. Bigarrena otsailaren 23ko bilkuraren akta izango da. Hirugarren, euskara ikasteagatik diru-laguntzak emateko oinarri espezifikoak aldatzea.

Laugarren eta bosgarren gaiak kirol alorrari dagozkionak dira. Lehena, Gorputz- eta kirol-jarduerak eta uretako salbamendu eta sorospen-zerbitzuak gauzatzeko 8871/2020 kontratazio-espedientea Athlon Sintagmia, S.M.ari esleitzea. Bosgarren eta azkena, udal kirol instalazioetan kirol zerbitzuak eskaintzan arautzen duen 27. Ordenantza Fiskalaren zati bat aldatzea.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen