Otsaileko Osoko Bilkuran lau erabaki hartu zituen Udalbatzarrak

12.03.21
Erakundea

Aurtengo otsaileko Osoko Bilkuran –23ko asteartean- lau erabaki hartu zituen Udalbatzarrak. Bilera online egin zen, bideokonferentziaz eta ia bi ordu iraun zituen, bertan egon zirelarik zinegotzi diren hamazazpi ordezkariak. Halaber, Abeletxe egoitzako erabiltzaile eta egoiliar izandako pertsonen senideen ordezkariek ere parte hartu zuten saioan. Eguneko gai-zerrendan jasotako puntuen ordena aldatzea erabaki zuten. Gai-zerrendak sei puntu zituen, horietatik lau erabakitzekoak izanik eta beste biak ez, interesik edo bateraezintasunik duten adierazteko gonbiteak izaera informatiboa baitu eta, eskari-galderak, kontu emateko, fiskalizatzeko eta kontrola egitekoa. Bileran hitzez hitz esandako eta egindako guztiaren berri zehatza izateko ikus azpian uzten dizuegun bideo-akta.

Abenduaren 15ean eginiko bilkurari zegokion akta onartu zen lehenengo. Bigarrenik, erabaki beharrekoan interesik edo bateraezintasunik zuten adierazteko udalbatzar kideei egindako gonbitea jorratu zen.

Hirugarrenik, Ermuko Abeletxe egoitzari buruzko mozioa hizpide izan zen, Covid-19ri buruzkoa. Erabiltzaile eta egoiliarren familia ordezkariei eman zitzaien hitza. Maria Jesus Beitia, Amaia Miñambres eta Puerto Escalerak hitz egin zuten. Testigantza sentituak eta zuzenak eman zituzten. Bideoaktan jasota daude kontatutakoak, grabazioa 9:01etik minututik 30:35era doa. Gai hau bilerako eztabaidatuena izan zen, alderdiek beren ikuspuntua, botoa edo jarrera adierazi baitzuten, bi txandatan eta hainbat minututan. Azkenik, mozioak ez zuen aurrera egin, ezetsi egin zelako, aldeko 12 botorekin eta kontrako beste 5ekin.

Laugarren, aho batez onartu zen, 17 ordezkarien aldeko botoekin, Indarkeria matxistaren aurkako Toki udal Plana.

Bosgarren eta azken puntu gisa, aho batez eta udalbatzarra osatzen duten alderdi guztien adostasunaz Martxoaren 8ko Erakunde adierazpena onartu zen.

Lotutako albisteak

Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik
Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
30.04.25
Udal liburutegiak ordutegia luzatuko du ikasturte amaierako azterketak direla-eta

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere