0 eta 2 urte bitarteko haurren elikadurari buruzko hitzaldia Lobianon

15.03.21
Hezkuntza

Ermuko udal Esku-hartze Sozioedukatibo eta Psikosozialeko Zerbitzuak (SISP) haurren elikadurari buruzko hitzaldia antolatu du. Saioa 0 eta 2 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiei zuzenduta dago, eta martxoaren 24ko asteazkenean egingo da, Lobiano Kultur Gunean. Osasun egoera larriagatik edukiera murriztu egin denez, bi saio eskainiko dira: bat goizez, 10:30etik 12:00etara, eta bestea arratsaldez, 17:30etik 19:00etara. Bertaratzen diren pertsonen segurtasuna bermatzeko, osasun-agintariek adierazitako higiene-neurriak jarraitu eta hartuko dira.

Urtero gurasoentzat antolatzen diren ‘Gurasoen gaitasunak’ izeneko hitzaldi sortaren baitan antolatutako ekimena da. Horren helburua 0 eta 18 urte arteko haurrak dituzten gurasoei gai ezberdinen inguruko informazioa eskaintzea da. Topaketak adin tarteka antolatzen dira; oraingoan, 0 eta 2 urte arteko haurren gurasoei edota horiekin lan egiten duten profesionalei zuzentzen zaie deialdia.

Hitzaldi honetan, etxeko txikien elikadura ohiturei, elikagaiei, elikadura eta jatordu ohitura egokiei buruz hitz egingo da, eta arlo horretan zailtasunak dituzten familiei gomendioak eskainiko zaizkie. Saioa ordu eta erdikoa izango da

Hitzaldian parte hartu ahal izateko, izena eman beharko da, horretarako bide bikoitza dagoelarik; bata mezua idatzi eta WhatsApp bidez bidali, 688 854 510 telefono zenbakira, bestea, mezua gurasotopagunea@gmail.com postontzi elektronikora bidaltzea. Kasu bietan izen-abizena eta aukeratutako ordua adierazi behar da.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako
Imagen
05.03.26
Udal langileek haur eta nerabeen inguruko berariazko prestakuntza jaso dute

Ermuak haur eta gazteenekin duen konpromisoa sendotu du
Imagen
13.01.26
Helduen Heziketa Iraunkorreko zentroak matrikula berrirekiko du

Urtarrilaren 26tik otsailaren 7ra, bigarren lauhilerako