Pirritx, Porrotx eta Marimototsek sarrerak agortu dituzte Ermuan

23.03.21
Ermua Antzokia

Pirritx, Porrotx eta Marimotots hirukotea Ermuan izango dugu ostiral honetan Amaren Intxaurrak ikuskizun berria aurkezten. Pailazoek bi saio eskainiko dituzte Ermua Antzokian, 17:00etan eta 19:00etan, eta jada sarrera guztiak agortu dira bi txandetarako.

Pirritx eta Porrotx Marimototsekin elkartuko dira parke magikoan. Bere Amatxo Loreto duela 3 urte hil zen, eta intxaurrondoa landatu zuten amatxoren oroimenez, bere agurrean. Gaur intxaurrondoak emandako lehen fruituak dastatuko dituzte. Intxaurrak jan ahala, Loretorekin bizitako abenturak partekatuko dituzte haur eta familiekin.

Dolua igarota, gaur pozik daude pailazoak, berarekin akordatzen diren aldiro irria ateratzen zaielako ezpainetan, intxaur zaporeko irria. Marimototsek gordeak ditu amak emandako haziak, parkeko landare eta lore magiko guztienak. Gaurkoa egun aproposa da denok elkarrekin hazi horiek ereiteko… mundu berri bat sortzera goaz!

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
04.03.26
Bely Basarteren ‘Amor letal tour , Ermua Antzokian gozagai

Madrilgo musikagile eta abeslaria ostiral honetan arituko da, 20:30ean