Hilabeteko zine programazioa zientzia fikziozko batekin, drama birekin eta euskarazko animazioarekin bukatuko da

24.03.21
Ermua Antzokia

Ermua Antzokiak aste honetan eskainiko ditu martxoko azken lau filmak. Eskaintza ostegunean hasiko da, Sandra Wollner zuzendari austriarraren ‘El inconveniente de haber nacido’ titulukoarekin. 2020an estreinatu zen eta 94 minutu irauten du. Elli androide bat da eta aita deitzen dion gizon batekin bizi da. Oporrak eta berak programatutako beste edozer gauza gogoratzeko gai da. Bihar, osteguna, 19:00etatik aurrera ikusi ahal izango dugu.

Zinema komertzialari dagokionez, lehen proposamena Jean-Philippe Duval zuzendariaren ''14 días, 12 noches'' titulua duen film luze kanadiarra da. Drama bat da, Isabelleren alaba nerabearen istorioa kontatzen duena, zeina istripu tragiko batean hil zena. Urtebete geroago, eta esperientziak hunkituta, Isabelle Vietnamgo umezurztegira itzuliko da, bere alabarekin emozionalki berriro konektatzeko itxaropenaz.

Bigarren proposamen komertziala Louise Archambault zinemagilearen ‘Y llovieron pájaros'' izenburuko Kanadako beste film bat da. Giza zahartzaroari buruzko drama da. Bi ordutik gora irauten du (124 minutu). Mundutik erretiratu eta Kanadako basoetan bizitzea aukeratu duten hiru agureren istorioa kontatzen du. Sute handi batek eskualdea mehatxatzen duenean, norbait ezkutalekura iritsiko da. Igandean eta asteartean ikusi ahal izango dugu, 19:00etatik aurrera.

Azkenik, igandeko 17:00etan, gaztetxoen emanaldian ‘Kranston Ikastetxea: Munstroen eskola'' animaziozko filma ikusteko aukera izango dugu. Marrazki bizidunen ekoizpen mexikar bat, 2020an estreinatua, Leopoldo Aguilarrek zuzendua. 80 minutuko entretenimendua eta dibertsioa.

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
04.03.26
Bely Basarteren ‘Amor letal tour , Ermua Antzokian gozagai

Madrilgo musikagile eta abeslaria ostiral honetan arituko da, 20:30ean