Udalbatzak Izarra Centreko IoT Laborategia bisitatu du

24.03.21
Erakundea

Ermuko Udaleko zinegotziek IOTBASQUE Izarra Lab laborategia ezagutzeko aukera izan dute astearte honetan, martxoak 23. Udalak berak eta Gaia Klusterrak, Euskadiko Ezagutzaren eta Teknologia Aplikatuaren Industrien Elkarteak, bultzatu dute proiektua. Informazio Batzorde saio berezi batean, Udaleko talde politiko guztietako ordezkariak Izarra Centre eraikineko instalazioetan izan dira, laborategiaren ezaugarriak eta eskaintzen dituen aukerak bertatik bertara ezagutzeko asmoz.

IoTBASQUE Izarra Lab Internet of Things edo IoT soluzioak erakusten dituen laborategia da, eta Ermua IoT industriaren eta berrikuntzaren nazioarteko mapan kokatu ahal izango du. Hainbat enpresak irtenbide teknologikoak proban jartzeko erabiliko dute espazio hori, digitalizazioaren, 4.0 industriaren, adinekoen arretaren edo hiri-erronken inguruko beharrei erantzun ahal izateko.

Gune horrek, beraz, soluzioen katalogo bat eskainiko du, hiriei eta enpresei beren baliabideen kudeaketan lehiakorragoak eta eraginkorragoak izateko aukera emango diena. Horrela, gai izango gara eskaria hobeto aztertzeko, kasu praktikoak ezagutzeko eta horrelako irtenbideek ekar ditzaketen onurak eta abantailak ikusteko.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian