Udalak 2020ko Aurrekontuaren likidazioa aurkeztu du

25.03.21
Erakundea

Udalbatzak Kontuen eta Ogasuneko Batzorde Bereziaren bilera egin du astearte honetan, 2020ko ekitaldiko aurrekontuaren likidazioa aurkezteko.

Juan Carlos Abascal alkateak erakundearen kontuak azaldu eta xehetu ditu, Covid-19aren pandemiagatik asko zaildu den urte honetan. Izan ere, egungo osasun, gizarte eta ekonomia krisiak Udalaren diru-sarreren beherakada handia eragin du, zerga bilketa txikiagoa izan baita Euskadin eta estatu osoan. Bestelako diru-sarrerak ere murriztu egin dira, udal instalazioetarako abonu gutxiago egin direlako eta kultur jarduerak etenda egon direlako, besteak beste.

Abascalek azaldu duenez, gastu batzuk ezin izan dira egin joan den 2020 honetan – herriko jaiak eta ospakizunak, adibidez –, baina horrek ez ditu diru-sarreren beherakadak konpentsatzen, baliabide horiek larrialdi-egoerari aurre egiteko erabili behar izan baitira, Ermua Aurrera programaren bidez. Ekimen honen helburua Covid-19aren pandemiaren ondorioak arintzea da, ekonomia-, gizarte-, hirigintza- eta enplegu-neurrien bidez.

Hala eta guztiz ere, aurrekontu-likidazioaren emaitza positiboa izan da Ermuko Udalarentzat, aurrekontu-egonkortasunaren, gastu-arauaren eta zorpetze-mailaren irizpide guztiak betetzen baititu.

Alkateak azpimarratu duenez, Ermuak "aurrekontuen zorroztasunari esker" lortu du helburuak betetzea, eta “baliabideei lehentasuna emanez garrantzizkoenean eta beharrezkoenean: pertsonak".

Likidazioaren aurkezpenaren bideoa ikus dezakezue lerro hauen azpian.

Lotutako albisteak

Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe

Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan