'Solo las bestias' eta 'Relic' filmek emango diote hasiera apirileko zine programazioari
Ermua Antzokiak zine hilabete berri bat estreinatuko du, non adin eta gustu guztietarako hamazazpi zinta proiektatuko diren. Ostegun honetan, hilak 1, zineklub saioarekin hasiko da programazioa, eta bertan El agente topo filma eskainiko da. Maite Alberdi txiletarrak zuzentzen duen doku-fikzio honetan, Romulo ikerlari pribatua ezagutuko dugu, bere amaren osasun egoera aztertzeko enkargua jasotzen duena. Misio hau gauzatzeko Sergio kontratatuko du, 83 urteko gizon alargun bat, agente ezkutu gisa asiloan sartu behar duena. Bertan, Sergiok bere misioa betetzen saiatuko da, eta, ezinbestean, etxe horretako biztanleen bizitzan sartuko da. Gure adinekoei egindako omenaldi dibertigarri eta hunkigarria da, eta dokumental luze onenaren Oscar sarietarako izendatuta dago. El agente topo ostegun honetan izango da ikusgai, 19:00etan.
Zinema komertziala larunbatean hasiko da Dominik Moll zuzendari alemaniarraren Solo las bestias filmarekin. Emakume bat desagertu egin da, eta elur ekaitz baten ondoren, bere autoa urrutiko herri baterantz doan errepide batean aurkitu dute. Poliziak ez daki nondik hasi ikertzen, baina bost pertsona desagertzearekin lotuta daudela dirudi. Eta pertsona horietako bakoitzak bere sekretu ezkutuak ditu. Solo las bestias larunbatean eta astelehenean izango da ikusgai, 19:00etan.
Aste honetako bigarren film komertziala Relic izango da, Natalie Erika James australiarraren thrillerra. Sam, Kay eta Edna, alaba, ama eta amona, familia kontsumitzen ari den dementzia mota batek jazartzen ditu. Edna modu esplikaezinean desagertzen denean, Kay eta Sam familiaren landetxera joango dira, gainbehera betean dagoena, non emakume zaharraren dementzia areagotzen dela erakusten duten arrasto ugari aurkituko dituzten. Relic igandean eta asteartean proiektatuko da 19:00etatik aurrera.
Haurrentzako zinemari dagokionez, igandean, 17:00etan, Gatos animaziozko filma izango da ikusgai. Blanket izeneko katua Cloak semearekin bizi izan da apartamentu batean. Egun batean, Cloakek etxetik ihes egitea erabakiko du, katuen paradisu mitikoa deskubritzeko. Bere semea aurkitzeko, Blanketek beldurra galdu eta iraganarekin adiskidetu beharko du; Macaw katuaren laguntza izango du horretarako.
Informazio gehiago, Ermua Antzokiaren mikrositean.
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan