Aste Santuko ordutegi bereziak Udal instalazioetan
Ermuko Udaleko administrazio, kultura eta kirol zerbitzuek beren ordutegiak egokituko dituzte Aste Santuko jaiegunetan.
Abiapuntu herritarren arretarako bulegoa itxita egongo da apirilaren 1etik, osteguna, hilaren 5era, astelehena, arte, biak barne. Asteartetik aurrera ohiko ordutegia berreskuratuko da, 08:00etatik 15:00etara. Administrazio-izapideak egin behar dituztenek Egoitza Elektronikoa erabil dezakete eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan.
Udal liburutegiak, Lobiano Kultur Guneak, Emakumeen Topalekuak eta Enplegu Zentroak ere dinamika bera jarraituko dute eta ateak itxiko dituzte apirilaren 1etik 5era bitartean. Asteartetik aurrera, ohiko ordutegiari ekingo diote:
- Liburutegia: astelehenetik ostiralera 09:30etik 20:30era etenik gabe, eta 09:30etik 13:30era larunbatetan.
- Lobiano Kultur Gunea: Pazko astean goizez bakarrik irekiko dute, 08:00etatik 15:00etara.
- Emakumeen Topalekua: apirilaren 6 eta 7an, zabalik bakarrik goizez, 9etatik ordu 1etara, eta arratsaldez itxita. Apirilaren 8 eta 9an, zerbitzua itxita egongo da.
- Enplegu-zentroa: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara.
Izarra Centreko Teknoteka –modu autonomoan ikasteko espazioa- zabalik izango da jai egunetan, apirilaren 1, 2, 4 eta 5ean, 09:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 22:00etara. Gainontzeko egunetan, ohiko ordutegia mantenduko da, 08:0etatik 22:00etara.
Kirol instalazioetan ere ordutegi desberdinak izango dira datozen egunetan. Miguel Angel Blanco kiroldegia eta Aritzmendi kirol eremua 09:00etatik 13:00etara zabalik egongo dira apirilaren 1, 2, 4 eta 5ean. Larunbatean, hilak 3, ohiko ordutegia errespetatuko da eta arratsaldez ere irekita egongo da: 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
Bestalde, Betiondo Kirol Gunea 08:30etik 13:30era erabili ahal izango da ostegunean, ostiralean, igandean eta astelehenean. Larunbatean, aldiz, 08:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara luzatuko da irekiera ordutegia.
Gogorarazten dizuegu Udaltzaingoak herritar guztien zerbitzura jarraituko duela eguneko 24 orduetan. Edozein zalantzatarako, deitu 943 17 63 00 telefonora.
Lotutako albisteak
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian