Zaporeak erronka: zenbat kilo arroz bilduko ditugu Ermuan?

06.04.21
Gizartea

Zaporeak GKEak gerratik ihes egin eta Lesbosko (Grezia) zelaietan kontzentratzen diren errefuxiatuen alde lanean jarraitzen du. Horrela, hirugarren urtez, antolakuntzak erronka berri bat aurkeztu die Ermua, Eibar, Elgoibar eta Mallabiko herritarrei, errefuxiatuentzako ahalik eta elikagai gehien lortzen saiatuko baitira.

Udalerri bakoitzari jaso beharreko elikagai bat esleitu zaio. Horrela, Ermuan ahalik eta ale biribileko arroz gehien bilduko da; Eibarren, pardina dilista; Elgoibarren, garbantzu pedrosillanoa; eta Mallabian, hodi erako makarroia. Produktuen bilketa datorren astelehenean, apirilaren 12an, hasiko da, eta hilaren 17ra arte iraungo du.

Azken egun horretan, Tuper Solidarioa ekimena izango da Orbe Kardinalaren plazan. 14:00etatik 15:00etara, tuperrak banatuko dira, dilista eta bakailao plater erdiarekin, Lumagorri oilaskoarekin egindako arrozaren beste plater erdi batekin eta fruta pieza batekin osatuta, 5 euroren truke. Sukaldari entzutetsuak arduratuko dira janaria prestatzeaz, eta tuperrak etxera eramateko prest emango dituzte; izan ere, pandemiak sortutako osasun-egoera dela eta, ezin izango dira platerak plazan dastatu.

Aurtengo erronka 2020an jasotakoa gainditzea da. Horregatik, Zaporeak elkarteak ekimen solidario honetan parte hartzeko gonbita egin die enpresei, ikastetxeei eta gainerako herriko taldeei.

Lotutako albisteak

Imagen
15.05.25
Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da
Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du