Carmen Boza kantaria zuzenean arituko da ostiral honetan Ermuan

20.04.21
Ermua Antzokia

Carmen Boza abeslari eta konpositorea estatuko emakume musikarien artean proposamen interesgarrienetakotzat jotzen da, eta azken urteotan proiekzio handia izan du. Cadizko artistak YouTube plataformara bideoak igota hasi zuen bere ibilbide musikala, eta pixkanaka, ikus-entzule eta zale talde handi bat sendotzen joan da.

Ahoz ahoko informazio zabalkundeari esker, bere musika entzungai izan da Malagako La Botican, Cadizko Café Pay Payen eta Madrilgo Galileo aretoan.

2020ko uztailean argitaratu zuen bere azken singlea, La grieta, berak konposatu eta ekoitzia. Abesti gozo honek puntu itsuaren ziurgabetasuna aztertzen du eta, nolabait, bere bizi-interesak berresten ditu. Bere pentsamendu eta kezken proiekzioa da.

Carmen Boza Ermua Antzokian izango da ostiral honetan, apirilaren 23an, 19:00etatik aurrera. Sarrerak 10 eurotan daude salgai Lobiano Kultur Gunean eta Kutxabanken leihatila digitalean.

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
04.03.26
Bely Basarteren ‘Amor letal tour , Ermua Antzokian gozagai

Madrilgo musikagile eta abeslaria ostiral honetan arituko da, 20:30ean