Larunbat honetan, ‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketa
Ermuko Udal liburutegiak Story Time ingelesezko ipuin kontaketa zikloko saio berri bat antolatu du larunbat honetarako, apirilak 24.
Banana Bird: Just another Super Pigeon da ipuin saioaren izenburua, eta 3 eta 6 urte arteko haurrei zuzenduta dago. Hannah Berry kontalariak gidatuko du jarduera.
Ekimena Lobiano Kultur Gunean izango da 17:30etik aurrera. Sarrera doakoa da, baina beharrezkoa da aldez aurretik tokia erreserbatzea, edukiera 15 haurretara murriztu baita. Izen-ematea aurrez aurre liburutegian, 943 17 92 12 telefono zenbakian, WhatsApp bidez https://wa.me/34943179212 loturan edo biblioteca@udalermua.net helbide elektronikoan bete daiteke, haurraren izen-abizenak eta adina adieraziz. Plazak izen-emate ordenaren arabera esleituko dira, eta haur guztientzat derrigorrezkoa izango da maskara erabiltzea.
Etenik ez sortzeko puntualtasuna eskatzen da.
Jarduera hau liburutegiak antolatutako asteburuetarako ekintza egitarau bereziaren barne dago eta helburu bikoitza dauka: batetik, ipuinen mundura ahozko tradizioaren bitartez hurbiltzea, eta bestetik, umeen ingelesezko gaitasun linguistikoak hobetzea.
Lotutako albisteak
'Natura zure eskuan' titulua du eta izen-emateak martxoaren 2ra arte zabalik
Lanak maiatzaren 3ko 23 orduak arte aurkeztu ahal izango dira
Otsailetik apirilera komiki eta nobela grafikoak sustatuko dira irakurketa material gisa