Ia 500 gaztek parte hartu dute Gaztedi Durangaldea 2020 programan

22.04.21
Hezkuntza

Bizkaiko Foru Aldundiak, Durangaldeko Mankomunitateak eta Gaztedi Durangaldea programan parte hartzen duten udalek balantze positiboa egin dute ekimen honek eskualdeko gazteengan izan duen eraginari buruz. Izan ere, 2020ko edizioan, guztira 496 gaztek parte hartu dute programaren barneko sei jarduera ezberdinetan.

  • I''m Bizi: Durangaldeko gazteak euskarazko gaitasun sortzaile eta ekintzaileetan trebatzeko programa digitala. Guztira 166 pertsonak parte hartu dute.
  • Haur eta gazteen aisialdia euskaraz dinamizatzeko eskualdeko gazteak prestatzeko eta gaitzeko programa. 29 neska-mutilek hartu dute parte.
  • Alkarregaz eraikiz: erakunde publiko, enpresa, elkarte eta prestakuntza-zentroen arteko topaketa eta elkarlanerako foroa, gazteen enplegagarritasuna helburu duena. 46 parte-hartzaile.
  • Precious Plastic Durangaldea: eskualdeko gazteen artean iraunkortasuna, teknologia eta ekintzailetza sustatzera bideratutako programa. 124 lagunek hartu dute parte.
  • 14 gazte izan dira programaren baitan eskaini diren hitzaldietan.
  • 117 neska-mutilek parte hartu dute gazteentzako kontsulta-prozesuan eta Gaztedi Durangaldea 2020 programaren balorazioan.

Pandemiak zailtasunak eragin baditu ere, eta jarduerak inguruabarretara egokitzeko ahalegin handiagoa egin behar izan bada ere, erakunde sustatzaileen balorazioa positiboa izan da. I''m Bizi eta Precious Plastic Durangaldea programak eta hitzaldiak telematikoki egin dira hein handi batean, e-learning plataformak erabiliz, eta makinak muntatzeko eta prestatzeko aurrez aurreko saio batzuekin konbinatuz.

Ekimenen digitalizazioak malgutasuna eman die parte-hartzaileei, beren agendak programetara egokitu ahal izan baitituzte. Gainera, programak zabalagoak eta sakonagoak izatea ere erraztu du digitalizazioak.

Gaztedi Durangaldea programak gazteen eskubideak bermatzea eta norberaren autonomiarako gaitasuna eta komunitatean duten partaidetza areagotzea ditu helburu, gazteriarekin zerikusia duten arlo hauetan eragina izanik: hezkuntza, prestakuntza, enplegua, ekintzailetza, esku- hartze soziala, parte-hartzea eta nazioartekotzea.

Lotutako albisteak

Imagen
13.01.26
Helduen Heziketa Iraunkorreko zentroak matrikula berrirekiko du

Urtarrilaren 26tik otsailaren 7ra, bigarren lauhilerako
Imagen
10.12.25
Santa Ana auzoan gauzaturiko "Energia Eguna" jarduerak saria merezi izan du

5.000 eta 20.000 biztanleko udalerrien artean ekimenik onenarena jaso du
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian