Apirilaren 23a, Liburuaren Nazioarteko Eguna

23.04.21
Udal Liburutegia

Ermuko Udal liburutegiak Liburuaren Eguna ospatuko du gaur, apirilak 23. Egun hori ospatzeko, maskara higienikoak oparituko zaizkie ostiral honetan liburuak maileguan eramatera edo beste edozein liburutegi-zerbitzu erabiltzera hurbiltzen diren guztiei.

Liburutegi zerbitzuak bi maskara-eredu prestatu ditu: bat helduentzat eta bestea haurrentzat. Helduen maskarak higienikoak, elastikoak eta berrerabilgarriak dira, eta 25 garbiketa ere onartzen dituzte. Haurrenek, berriz, geruza bikoitza daramate, barruko iragazkiarekin eta C-12230 ziurtapena duen ehunarekin, antibakterianoa eta hidrofugoa, garbigarria eta berrerabilgarria. Bi modeloak UNE 0065 espezifikazioaren arabera fabrikatuta daude.

Maskara urdinak dira eta eskuinaldean liburu ireki baten irudia daraman logoa dute, Liburu eremua - Eremu librea –Territorio Libro – Territorio libre leloarekin batera. Nafarroako Gobernuko Liburutegi Zerbitzuak logoa erabiltzen utzi digu, Nafarroako Liburutegiaren 150 urteak eta Liburutegi Sarearen 70 urteak ospatzeko sortu baitzuten. Gainera, Udal liburutegiaren logoa eta Udalaren kupulak gehitu dira.

Deskontu bereziak liburu-dendetan

Herriko Xiripot eta Maribel liburu-dendek ospakizunarekin bat egiten dute. Egun honetan %10eko deskontua egingo diote liburuak erosten dituzten bezeroei. Horretarako, bezeroek liburutegiko karneta erakutsi beharko dute.

Irakurlearen Eguna

UNESCOk apirilaren 23a Liburuaren eta egile edo autore eskubideen munduko eguna izendatzea erabaki zuen 1995. urtean, data horretan Miguel de Cervantes y Saavedra, William Shakespeare eta Garcilaso de la Vega idazleen heriotza (kasu guztietan 1616. urtean) gertatu zela oroitzeko.

Hilero-hilero, 23an, liburutegiak Irakurlearen Eguna ospatzen du. Ekimen honek liburuen mailegu zerbitzua sustatzea eta liburuen mailegu zerbitzua erabiltzen duten pertsonak saritzea du helburu. Irakurleen artean liburuak eta ikuskizunetarako sarrerak zozketatzen dira. Saritutakoak, haurrak zein helduak, hileko irakurleak dira, eta euren argazkiak liburutegiaren mikrositean argitaratzen dira.

Lotutako albisteak

Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.
Imagen
Ipuin kontaketa saioa antolatu du Liburutegiak
06.05.25
Denboraldiko azken "Arratsaldean Kontu Kontari" ipuin saioa

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean
Imagen
05.05.25
Adin guztietarako mahai-jokoen azken tailerra

Maiatzaren 15eko saiorako izen emateak zabalik daude. Saioa 17:30etik 19:30era egingo