Imagen
Haur eta gazteentzako II. Komiki Lehiaketa ebatzi eta garaileak ezagutarazi dira
30.03.21
Udal Liburutegia
Guztira 28 lan aurkeztu dira Ermuko Udalak liburutegiaren bitartez antolatu duen haur eta gazteentzako Komiki Lehiaketaren bigarren ediziora.
Bederatzi (9) neskak eta hemeretzi (19) mutilek parte hartu dute lehiaketan, euren lanik onenak aurkeztuz. Kike Infame eta Martin Azpilikueta komikietako adituek eta Udal liburutegiko langileek osatu dute epaimahaia, eta bi kategorietarako irabazleak hautatu dituzte.
- Haurren kategorian, Lehen Hezkuntzako 5. mailako Eskolabarri ikastetxeko Beñat Larrañaga izan da garailea “Menko, Guineako mutiko bat” lanarekin. Epaimahaiak kolorearekin eta orrialdeko elementu guztiekin nola jokatu duen hartu du kontuan, proposatutako gaia bikain islatzen duen istorio trinkoa eskainiz.
- Gazteen kategorian, Mallabia- Ermua Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuko lehenengo mailako Endika Perezek irabazi du "Mike=Carol" lanarekin. Narrazioa modu helduan eta enpatikoan garatzea, protagonistarekiko hurbiltasuna eta haren ordez jartzea ahalbidetzea izan da, hain zuzen ere, epaimahaiak gehien baloratu duen alderdietako bat, komikiaren espirituaren perfekzioarekin batera, testua eta marrazkia nahastuz.
Sariak honako hauek dira: haurren kategoriarako marrazketa-materiala eta gazteen kategoriarako haririk gabeko entzungailuak, baita euren ikastetxeetarako komiki sorta ere. Zorionak!
Lotutako albisteak
Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da
‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria
Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik
Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez
Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez