Ministerioko eta Innpulso Sareko arduradunen arteko bilera
Bilera horretan izan da Ermuko alkatea, Sareko presidentzian dagoen kideetako bat
Innpulso Sareko kopresidente diren Carles Ruiz, Viladecanseko alkatea, eta Juan Carlos Abascal, Ermukoa, Madrilen izan dira gaur goizean, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendaren Ministerioko Hiri Agendaren eta Etxebizitzaren idazkari nagusi den David Lucasekin biltzeko. Lan eta harreman jardunaldi hori Ministerioaren egoitzan egin da, eta bertan izan dira baita ere Sareko Rosalia Herrera eta Adela Artero teknikariak, idazkaritzako Sergio de la Sernarekin batera.
Bi presidentekideak aste honetan elkarrizketatu ditu ESMARTCITY argitalpenak, Hiri adimendunei buruzko online komunikabide nagusia baita. Webgune horrek albisteak, artikuluak, elkarrizketak, telebista irudiak eta abar argitaratzen ditu egunero, eta sektoreari buruzko informaziorik garrantzitsuena eta eguneratuena eskaintzen du. Innpulso Sareak datozen urteetarako duen lan-planari buruz hitz egin dute bi agintariek solasaldi horretan; izan ere, lurralde adimendunen berrikuntzan, gobernantzan eta politika sozial eta ekonomikoetan jartzen du arreta. Gainera, elkarrizketatuek azken hilabeteetako lanaren balantzea egin dute eta Espainiako hirietarako aurkezten diren aukerei buruz hitz egin dute, Espainiaren Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilentzia Planarekin eta Next Generation fondo europarrekin.
Lotutako albisteak
Otsailaren 5ean bilera irekia, Lobiano Kulturgunean, 18:30etan
Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen