Lorcarekin topaketa imajinarioa 'Los olivos pálidos' antzezlanaren eskutik

04.05.21
Ermua Antzokia

Federico García Lorcak kultura unibertsalaren figura erakargarri eta magikoa izaten jarraitzen du, gerren zentzugabekeriaren ikur bihurtu dena. Ildo horretan, tokiko La Red Teatro konpainiak Los olivos pálidos antzezlana aurkeztuko du, Granadako poetaren eta Frasquitaren, Bernarda Alba pertsonaia ezaguna inspiratu zuen emakumearen, arteko irudizko topaketa posible egiten duen muntaia. Ez da gogorkeriarik gabeko topaketa bat, alderantziz baizik, biek "bi Espainiak" izenda genitzakeena sinbolizatzen baitute.

Frasquita Albak Lorcaren obrako Bernardarekin zerikusi gutxi zuela diote. Orain, Federicok haren historia bere idazkietara eramateko bere lizentziak hartu zituen bezala, Los olivos pálidos lanak Frasquitari Alba familia unibertsaleko amaren nortasunaren zati handi bat emateko lizentzia ere hartzen du. Horrela, idazlearen haurtzaroko gauzak gogoratuko dira, tragikoak nahiz dibertigarriak.

Juanma Cano ermuarrak idatzi du antzezlana, eta Maite Lorenzo aktorearekin, Nerea Ariznabarretarekin, pianoan, eta Enrique ''El Vaca'' gitarra jolearekin batera igoko da oholtzara. Mikel Areitioaurtena eta Juanjo Perez ermuarrak arduratuko dira, hurrenez hurren, emanaldiaren zuzendaritzaz eta argiztapenaz.

Los olivos pálidos ostiral honetan, maiatzaren 7an, taularatuko da Ermua Antzokian 19:00etan. Sarrerak 8 eurotan daude salgai Lobiano Kultur Gunean eta Kutxabanken webgunean.

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
04.03.26
Bely Basarteren ‘Amor letal tour , Ermua Antzokian gozagai

Madrilgo musikagile eta abeslaria ostiral honetan arituko da, 20:30ean