Udaleko kirol-instalazioetarako laguntzaileen lan-poltsa

10.05.21
Erakundea

Ermuko Udalak bere kirol instalazioetarako laguntzaile balioaniztunen lan poltsa bat sortzeko deialdia zabaldu du. Pertsona horiek Udaleko plantillako langileen aldi baterako beharrizanak beteko dituzte, eta hautaketa-prozedura lehiaketa bidez egingo da.

Hauek izango dira, besteak beste, balio anitzeko laguntzaileen zeregin nagusiak: giltzak eman eta jasotzea, instalazioak zaintzea, sarrerak, aldagelak eta sartzeko ateak kontrolatzea, telefono bidezko eta aurrez aurreko arreta eta informazioa ematea, eta abonatuen txartelak ematea.

Hautaketa-prozesu horretan parte hartu ahal izateko, beharrezkoa izango da Oinarrizko Lanbide Heziketako titulua edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatua izatea, bai eta euskarazko 2. hizkuntza-eskakizuna (HE2) edo baliokidea ere.

Izen-emate epea

Hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskabideak 10 egun balioduneko epean aurkeztuko dira, deialdia webgune honetan argitaratzen denetik aurrera; beraz, izena emateko azken eguna maiatzaren 24a izango da, astelehena. Eskabide-eredua hemen deskarga daiteke.

Eskabidearekin batera, NANaren fotokopia, merituen zerrenda eta agiri bidezko egiaztapena, eta lortutako ziurtagirien fotokopia (ikasketak eta hizkuntza-eskakizuna) aurkeztu beharko dira.

Hautaketa prozesua

Langileak hautatzeko prozesua merituak baloratzeko fase bakar batean egituratuko da, eta fase horretan hiru alor hartuko dira kontuan: esperientzia profesionala (gehienez 15 puntu), euskara egiaztatzea (gehienez 5 puntu) eta Omesa programa informatikoa ezagutzea (10 puntu).

Hautagaien merezimenduak baloratu ondoren, lan-poltsa osatzen duten pertsonen zerrendak argitaratuko dira, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta.

Deialdiaren oinarriak eta prozesuari buruzko xehetasun guztiak Ermuko Udaleko iragarki-taula digitalean kontsulta daitezke.

Lotutako albisteak

Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe

Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Imagen
30.01.26