Imagen
Ordutegi luzapena liburutegian, ikasturte amaierako azterketetarako
07.05.21
Udal Liburutegia
Ermuko Udal liburutegiak irekiera ordutegia luzatuko du bihartik, larunbata, maiatzak 8, datorren ekainaren 13ra arte, igandea. Horrela, nahi dutenek instalazioak denbora gehiagoz erabili ahal izango dituzte ikasturte amaierako azterketak prestatzeko.
Aipatutako bost aste horietan, larunbat eta igandetan 09:30etik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara egongo da zabalik liburutegia. Astelehenetik ostiralera, ohiko ordutegia mantenduko da: 09:30etik 20:30era, etenik gabe.
Maiatzeko larunbat goizetan, liburutegiko zerbitzu guztiak erabili ahal izango dira. Arratsaldeetan eta ekaineko asteburuetan, aldiz, ikasgela gisa soilik zabalduko dira instalazioak.
Lotutako albisteak
Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da
‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria
Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik
Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez
Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez