Alkateak amaiera emango dio Viladecans herriko IND+I jardunaldiari

07.05.21
Erakundea

Viladecans herriak amaiera eman dio gaur Industria eta Berrikuntzari buruz urtero egin ohi duen topaketari, IND+i tituluko jardunaldiari. 2021 honetan edizioa birtuala izan da eta online jarraitu da. Bertan, birusari buruz hausnartu da, baita herrialde-proiektuetan horrek izango duen eraginari buruz ere. Espazio horrek irtenbide zehatzetan sakondu du, ekintzailetza, teknologia eta berrikuntza gizartearen misio handietara bideratzeko. Jardunaldia atzo hasi eta gaur arratsaldeko lehen orduan amaitu da. Ermuko alkate eta Innpulso Sareko lehendakarikideak ekitaldia itxi du.

Pandemiaren ondoren irudikatzen dugun munduak gure bizimoduan, negozio- eta ekoizpen-ereduetan eta politika publikoetan aldatzen ari zela sumatzen genuena berrikustera behartzen gaitu. Bizi dugun osasun-, gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-krisia gizarte-eredu berri baterantz igarotzeko pizgarria izan daiteke. Erronka handi horri buruz hausnartu eta merkatua, administrazioa, gizartea eta jakintza-sektorea orain planteatzen ari diren irtenbide zehatzak proposatu, eztabaidatu eta pentsatu nahi ditu IND+ I 2021ek, baita etorkizun hurbilean gauzatuko diren joera berriak identifikatu ere. Etorkizun berri horiek konponbide berritzaileen sortzaile gisa planteatu eta aztertuko ditugu.

Aurtengo edizioan, industria- eta berrikuntza-joerei buruzko gogoeta egiteaz gain, irtenbide zehatzetan sakonduko dugu ekintzailetza, teknologia eta berrikuntza gizartearen misio handietara bideratzeko, ekitalditik harago garatu daitezkeen Espainiako hiri eta herrien proiektu zehatzak identifikatzeko lan eginez.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen