‘Mamá María’, Crónica de una tormenta’ eta marrazki bizidunak euskaraz Antzokiaren asteburuko zine eskaintza

12.05.21
Ermua Antzokia

Zine programazio berria jarriko ikusgai Ermua Antzokik aste honetan. Ostegunean hasiera emango dio zineklubaren emanaldiarekin, Julian Templek zuzendutako ‘The Crock of Gold'' luzemetraia proiektatuz. 124 minutu irauten duen 2020ko estreinaldia da eta jatorrizko bertsioan eskainiko, gaztelaniazko azpitituluekin. Filma Shane MacGowan, The Pogues taldeko abeslari eta konpositore nagusia. Zinemaldiko epaimahaiaren sari berezia jaso zuen 2020an. Saioa arratsaldeko 7etan hasiko da.

Zine komertzialaren atalean, bai larunbatean eta bai astelehenean, Jean-Paul Salomek zuzendutako ‘Mamá María'' filma ikusi ahal izango dugu. Drogen Gaia jorratzen duen drama da eta 106 minutu irauten du. Patience Portefeux Parisko sorgorgarrien brigadarako telefono entzuketetan espezializatutako itzultzailea da. Lan prekarioa eta gaizki ordaindua. Emakume baten seme problematikoari mesede bat egiteagatik, gaizki aterako den trapitxeo batean nahastuta amaitzen du. Bi jardunaldietan emanaldia arratsaldeko 7etan izango da.

Asteko bigarren proposamen komertziala ‘Crónica de una tormenta’ da, Mariana Barassik zuzendutako ekoizpen frantziarra. 2020an estreinatu zuten eta 85 minutu irauten du. Aktoreen artean Clara Lago, Ernesto Alterio eta Quique Fernandez daude. Antoniok, egunkari garrantzitsu bateko zuzendariak, bere ondorengoa aukeratu behar du. Maca, enpresako kideen arteko lankidetzaren aldeko jarrera duen emakumea da, lanaren bertikaltasunetik ihes eginez. Aldiz, beste zuzendariordea, Vargas, manipulatzaile beteranoa da eta horren aurka aritu beharko zuzendaritza lortzeko. Filma igandean eta asteartean ikusi ahal izango dugu, bi egunetan arratsaldeko 7etatik aurrera.

Eskaintza publiko gazteenari zuzendutako zintarekin amaituko da asteko eskaintza. Igande arratsaldean Sablehortz kapitaina eta diamante magikoa'' animazioaz gozatzeko aukera izango dugu. Piraten abenturaz betetako ekoizpen norvegiarra. Arratsaldeko 5etatik aurrera.

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
04.03.26
Bely Basarteren ‘Amor letal tour , Ermua Antzokian gozagai

Madrilgo musikagile eta abeslaria ostiral honetan arituko da, 20:30ean