Odola eman ahal izateko bi aukera berri

12.05.21
Gizartea

Ermuko Odol Emaileen Elkarteak, Donaser izenekoak, odola emateko saio berriak antolatu ditu. Bihar osteguna, maiatzak 13, eta larunbatean, hilak 15, izango dugu aukera, goizeko nahiz arratsaldeko ordutegian.

Autobusa anbulatorio zaharraren aurrean kokatuko da, Bizkaia Etorbidean, ostegunean 09:15etik 14:15era eta 16:30etik 21:00etara bitartean. Larunbatean, aldiz, goizez soilik joan ahalko dugu, 09:15etik 14:15era artean.

Covid-19 birusaren hedapenaren ondorioz bizi dugun egoera ezohikoa izan arren, Euskadiko Transfusioen eta Giza Ehunen Zentroak unitate mugikor bat bidaliko du Ermura, odola herrian bertan eman ahal izateko, ospitalera joan beharrik izan gabe. Izan ere, odol premia etengabea da eta, beraz, gure donazioek ere hala izan behar dute. Egunero, Euskadiko ospitale eta klinika guztiek odola edo odol-osagaiak behar izaten dituzte gaixoak artatzeko, ebakuntza kirurgiko gehienek eta tratamendu mediko askok transfusioak behar baitituzte.

Herriko odol-emaileak jakinaren gainean daude jada, deialdi bakoitzeko SMS eta e-posta bidezko mezuak jasotzen baitituzte.

Gaur egun, odola ematea da modu bakarra gure osasun-sistemak ondo funtzionatzeko beharrezkoak diren odol-osagaiak lortzeko (hematiak, plaketak eta plasma).

Hurrengo txandak kontsultatzeko, ikus ezazu honako webgunea.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
26.11.25
Gabonetako argiak ostiralean piztuko ditugu Ermuan

Hiri Hezitzaileen Egunean jolasak izango dira ikasleentzat, txokolate-jana eta Gabon Postal lehiaketako lan irabazlea ezagutaraziko
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean