Udalak Erdikokaleko pasabide eta igogailu berriak datorren astean jasoko ditu

28.05.21
Hirigintza

Pasabidea eta azpiegiturak zabalik eta zerbitzuan utziko dira ekaineko lehen asteburuan

Udal Hirigintza sailak Ermuko irisgarritasuna hobetzeko eta garatzeko mugarri izango diren bi jarduketa garrantzitsuren obra-amaierako akta egingo du datorren astean. Ekitaldi formal horretan, egindako lanak ontzat emango dira eta frontoiaren ondoko horman egindako pasabide baten bidez Erdikokale eta Orbe kardinala lotuko dituen obra jasoko. Pasabide horrek espazio degradatu hori urbanizatzea ahalbidetu du, orain plaza txiki batean bihurtuta. Horrez gain, Goienkale eta San Isidro kaleen arteko komunikazioa erraztuko duten bi igogailu berriak ere jasoko dira, eta bigarren kale horretatik San Rokeraino igotzen duena baita ere. Horri esker, Santa Ana auzoa eta bere kaleak hurbilago geratuko zaizkigu, eta, hartara, atseden gehiagoz igoko dugu, egoera pertsonalagatik, adinagatik edo beste edozein zirkunstantziagatik inor mugatu gabe. Azpiegiturak hobetzeko eta hornitzeko lan horiek 525.000 euroko inbertsioa izan dute eta Fhimasa enpresak egin ditu azken hilabeteetan. Jasotakoan aste horretan bertan jarriko dira martxan.

Erdikokalen zeharbide berria egiteko espazio aldatu eta urbanizatzea beharrezko izan da. Horri esker, hirigunean beste bide bat ireki ahal izan da, Santiago elizatik, udaletxetik eta martxoaren 8ko plazatik hasita, tren-geltoki berriarekin lotzen den ibilbideari oztoporik gabeko jarraipena emateko. Gainera, hobekuntza estetiko nabarmena lortu da, herriko beste zonalde batzuk bezala eboluzionatu ez zuen puntu neuralgiko eta zentral batean.

Desnibela murrizten laguntzen duten igogailuen bi zati berriek, Goienkale eta San Roke lotzen laguntzen duten; lehen tartea Goienkale eta San Isidro kalera igoz eta, bigarrena, San Isidrotik San Rokera. Horrekin batera hirugarren jarduera bat ere egin da, Santa Ana auzoko hainbat gunetako urbanizazioa eta irisgarritasuna hobetzeko. Horien artean, bi horma aldatu dira, bata Santa Ana kaleko 3. zenbakian eta bestea San Isidro kalean, pasabideen zabalera handitzeko. Era berean, San Roke kalean oinezkoentzako arrapala bat eginda, beste eraikuntza-oztopo bat kenduz.

Lanak ia amaituta daude. Udal teknikarien eta enpresa exekutatzailearen bisita egiteke dago. Eta ekainaren 3an, asteazkena, udalak obrak jasotzekoa da, harrera-akten bidez. Hurrengo egunean, ekainak 4ko ostiralean, pasabide eta jasogailu berri horiek ireki eta herritarren zerbitzura jarriko dira. Hirigunea eta goiko auzoak hobeto lotuta geratuko dira, eta joan-etorria arinagoa izango da gure udalerri trinko honetan.

Lotutako albisteak

Imagen
03.04.25
San Antonioko igogailuaren obrak, hasierako lanetan

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak
Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da
Imagen
03.03.25
Betiondon egingo diren zuzkidura-apartamentuen proiektua aurreratua dago

Miguel de los Toyos Etxebizitza sailburuordeak eta Beatriz Gamiz alkateak proiektuaren egoera eta elkarlanerako bide berriak aztertu dituzte Ermuan egindako bileran