Ermua-Mallabia OLHUI zentroak ikasturteari amaiera eman eta irailerako aurrematrikula epea zabalduko du

31.05.21
Hasierako Lanbide Heziketako Udal Institutua

Ermua-Mallabia Oinarrizko Prestakuntzarako Udal Institutuak agur esan dio 2020/2021 ikasturteari ostiral honetan, maiatzak 28, Familiekin Topaketak dinamikaren azken saioarekin. Jarduera honetan, seme-alaba nerabeengana hurbiltzeko eta haiekin gertutasunezko eta konfiantzazko harremanak garatzeko aholkuak eskaintzen zaizkie gurasoei.

Bestalde, zentroa jada 2021/2022 ikasturteari begira hasi da, eta gaur astelehena, maiatzak 31, zabaldu du aurrematrikula epea. Izen-ematea ekainaren 18ra arte, ostirala, egongo da zabalik.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua ez duten 15 eta 17 urte bitarteko gazte guztiek ikasteko modu berri bat aurkitu dezakete Oinarrizko Lanbide Heziketan, eta horrek Erdi Mailako heziketa-zikloetarako ateak irekiko dizkie ikasten jarraitu nahi izanez gero.

Zentroak hiru prestakuntza-espezialitate eskaintzen ditu:

  • Ile-apainketako laguntzailea
  • Ibilgailuen konponketako laguntzailea
  • Metalezko elementuen fabrikazioko langilea (mekanizazioa)

Programei buruzko informazio gehiago behar duten familiak eta/edo gazteak harremanetan jar daitezke 943 17 45 27 telefono-zenbakira deituz edo imfpb@udalermua.net helbidera mezu bat bidaliz.

Aurrematrikula izapidetu nahi duten ikasleek bi bide dituzte:

  • Online (gomendatutako aukera): Ikasgunea atariaren bidez
  • Aurrez aurrekoa: beharrezkoa izango da argazki bat eta NANaren eta errolda-ziurtagiriaren fotokopia bana aurkeztea.

Ikastetxearen mikrositera sartzeko, sakatu esteka hau.

Lotutako albisteak

Imagen
10.10.25
Datorren astean hasiko da ‘Eman zure eskua’ proiektuaren V. edizioa

Ermua-Mallabia IMFPBko estetika eta ile-apainketako 1. eta 2. ikastaroetako ikasleak gehitu ditu ekimenak
Imagen
Ermua-Mallabia institutuko sarrera | Entrada al instituto Ermua-Mallabia
01.09.25
Plaza guztiak beteta Ermua-Mallabia Hasierako Lanbide Heziketa Institutuan

Ikasturtea ostiral honetan, irailak 5, hasiko da eta ostegunean, irailak 4, familiekin lehen bilera egingo da
Imagen
24.04.25
Ermua-Mallabiko OLHUIk ate irekien jardunaldiak iragarri ditu

Apirilaren 29an eta maiatzaren 7an egingo, arratsaldeko eta goizeko ordutegian, hurrenez hurren