IoT eta Gravitatea proiektuak ezagutzera emateko Jardunaldia
Ermuak "Zientzia eta Berrikuntza hirien garapenaren motore gisa" jardunaldia hartuko du datorren astean, gure udalak eta Innpulso Sareak antolatuta. Jardunaldi hori jarraitzeko bi modu izango dira, bertan izanik gonbidapen bidez, pandemia-aldi honetako osasun-gomendioak betetzeko, eta urrutitik online jarraitzeko, streaming seinalearen bidez. Ekitaldian izango dira Teresa Riesgo Zientzia eta Berrikuntza Ministerioko Berrikuntza idazkaria, Idoia Mendia lehendakariordea, Ricardo Díez Donostia International Physics Centerreko zuzendaria eta J. Carlos Abascal hiriko alkatea.
Jardunaldiaren helburua gure herrian lantzen ari diren IoT LAB eta GRAVITATEA proiektuak ezagutaraztea da. IoT LAB izenekoa udalak eta Ezagutzaren Industrien eta Teknologia Aplikatuen Elkartearekin (GAIArekin) batera abian jarritako erakustoki bat da. Helburua da Gauzen Internet ezagutzera ematea eta Euskadiko sektoreak teknologia horretan dituen ahalmenak erakustea, lehiakortasunerako giltzarritzat jotzen baita.
GRAVITATEA izeneko priiektuan, mikrograbitate efektu simulatu bat sortzeko gai den makina bat emaitza da. Askotariko aplikazio-aukerak ditu: mekano-biologia, adierazpen genetikoaren aldaketak, sendagaien garapena eta abar.
Bi proiektuak Izarra Centre eraikinean kokatuta daude. Berrikuntza-gune hori udal-helburu estrategikoekin lerrokatuta dago, eta ezagutza partekatzeko, enplegu-sorkuntza dinamizatzeko, proiektu berriak bultzatzeko eta ekonomia-sarearen dibertsifikazioa eta lehiakortasuna bultzatzeko sortu da. Tomas Iriondo GAIAko zuzendari nagusiak GRAVITATEA eta IoT LAB proiektuen xehetasunak emango ditu eta, Juan Carlos Abascal alkatearekin batera, bisita gidatuko dute.
Jardunaldiari amaiera emango diote, Teresa Laespada Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasuneko foru diputatua eta Carles Ruiz Viladecanseko alkatea eta Innpulso Sareko ko-presidenteak.
Innpulso sarea osatzen duten hiriek urteroko Osokoa eta Kontseilu Errektorearen bilkurak egingo dituzte, biak barneko izaera dutenak eta itxiak, lehen aldiz aurrez-aurre bilduko direnak, Covid-19 pandemia egoeran gaudenetik.
Erretserbatu tokia: bit.ly/CI-Ciudades
Lotutako albisteak
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian