Larunbatean 'Bihotz Eguna' egingo San Pelaion; material erakusketa eta lehen sorospen praktikak

17.06.21
Gizartea

Ermuak ''Bihotz Eguna'' gauzatuko du datorren larunbatean. Mugarri bikoitza izango da. Alde batetik, ''Ermua hiri bihotzeko-babestua'' proiektuaren lehen zatiari amaiera emango baitio gure kaleetan hamar erreanimazio talde jarri ondoren. Bestetik, prestakuntza jaso duten boluntarioen sarea (erreskatatzaileak) aktibatzea ere ekarriko du, gerta daitezkeen larrialdi egoeratan laguntzeko. Aisialdiko jardunaldi bat izango da, gizarteari aurkezteko eta bizitzak salbatu nahi dituen elkarlaneko proiektu honen erabilgarritasun praktikoa erakusteko, zeinak izaera publiko-pribatua duen, gure udalaren eta Bexen cardio'' kooperatibaren arteko akordiotik sortua.

''Bihotz Eguna'' goizeko 10etatik arratsaldeko 1etara bitartean egingo da, San Pelaio parkean. Bertan izango dira Guerreras Iberdrola Ligako eta goi-mailako eskubaloi jokalariak Mirene Moreno (Super Amara BeraBera) eta Anne Erauskin (ZEV Bm Zuazo) enbaxadoreak. Bertan, beste hainbeste erakunderen 6 karpa edo postu tematiko aurkituko ditugu, salbamendu eta larrialdi kasuetan sorospen zerbitzuek erabiltzen duten materiala eta ekipamendua ikusi eta probatzeko. Manikiak eta materiala izango ditugu eskura, bihotz-biriketako bizkortze-simulazio bat egin ahal izateko. Errealitate birtualeko gailuak baita erabilgai, eta desfibriladoreak eta horien erabilera zehatzago ezagutzeko aukera izango, batez ere Reanibex 100 (R100) ekipamendua, Ermuan 10 unitate instalatu berri den eredua. Desfibriladore intuitiboa eta adimentsua, osasunaren erabiltzaile ez-profesionalentzat.

Reanibex 100 desfibriladorea: Red Dot 2021 diseinu-saria jaso duena

Soluzio medikoen fabrikatzailea de BEXEN cardiok, Red DOT Design Award Alemaniako erakundeak emandako nazioarteko diseinu-sari entzutetsua jaso du. Epaimahaiak Bexen Cardioren Reanibex 100 (R100) unitateko diseinuaren berrikuntza aitortu du, eredu intuitibo eta adimentsua eta profesionalak ez diren pertsonei zuzendutakoa. Desfibriladore horren diseinuan izaera intuitiboa eta erabilgarritasuna oinarri izan dira. Aparailuak pertsonak ahalduntzen ditu, eta segurtasunez eta lasaitasunez gaitzen eta gidatzen ditu, bihotz-biriketako geldialdien ondoriozko erreanimazioari buruz aurretiko ezagutzarik izan beharrik gabe.

Gainera, garatutako teknologiari esker, desfibriladoreak urrats guztiak behar bezala egiten direla bermatzen du, desfibrilazioa geldituz biktima kontziente badago, erreskatatzaileen sareari abisuak ematen dizkiolarik, eta IoT deritzanari esker bere softwarea eguneratzen du eta alertak bidaltzen ditu prebentziozko mantentze-lanetarako, besteak beste.

Honako erakundeek egongo dira karpa edo postuetan:

  • Gurutze Gorria: Manikiak eta anbulantzia. Biriki-bihotzeko Bizkortzea egiteko aukera
  • DYA: Manikiak eta anbulantzia. Biriki-bihotzeko Bizkortzea egiteko aukera.
  • Ludus global: Errealitate birtuala. Gailuak probatzeko aukera.
  • Teknodidaktika prestakuntza: Manikiak eta Biriki-bihotzeko Bizkortzea egiteko aukera.
  • UPV/EHU: Unibertsitatea.
  • Bexen cardio: Modu integralean fabrikatzen dituen ekipoen erakusketa (diseinuaren garapenetik hasi, muntaketatik segi eta merkaturatzeraino). R100ek protagonismo berezia izango du (Ermuan instalatutako ekipoa).

Laburbilduz, jardunaldi interesgarria izango da, non bertatik bertara ezagutu ahal izango dugu bai proiektua, bai haren izaera kolaboratzailea, solidarioa eta prebentiboa, kolektibo gisa gure ongizatea bilatzen duena.

Lotutako albisteak

Imagen
15.05.25
Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da
Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du