Ermuko HHIk datorren astean irekiko du matrikula

18.06.21
Hezkuntza

Ermua-Durangoko Helduen Heziketa Iraunkorreko Zentroak (HHIk) 2021/2022 ikasturterako matrikulazio epea irekiko du datorren astean. Matrikula ekainaren 21etik 28ra egin ahal izango da, data horiek biak barne. HHIn trebatu nahi duten 18 urtetik gorako pertsonek Teresa Murga eraikineko hirugarren solairuan dagoen zentroan eman ahal izango dute izena. Ordutegia: goizez, 09:00etatik 13:30era, astelehenetik ostiralera, eta arratsaldez, 16:00etatik 19:00etara, astelehenetik ostegunera.

Irakaskuntza arautuaren barruan, I. eta II. mailako hasierako irakaskuntzak eskaintzen dira, euskaraz zein gaztelaniaz. Irakaskuntza ez-arautuaren blokean, bestalde, gaztelaniazko eskolak ematen dira atzerritarrentzat. Era berean, ikastaro bat dago migratzaileek nazionalitateari buruzko azterketa prestatzeko, zeina Durangon ematen den.

Edozein zalantza argitzeko, deitu Ermuko 943 17 50 30 telefono zenbakira edo Durangoko 946 81 42 53 telefonora.

Helduentzako Hezkuntza Zentro edo etan eskaintzen den irakaskuntza ofiziala eta doakoa da, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak koordinatzen du.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo Durangoko zentro koordinatzailearen webgunera.

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
25.06.25
Ermuko Udalak II. Haur eta Nerabeen Tokiko Plana onartu du

Sei helburu orokor eta 30 ekintza zehatz jasotzen ditu dokumentuak 2025-2028 epealdirako
Imagen
17.06.25
'Ermua, Hiri Lagunkoia’ taldeak eta LHko ikasleek espazio publikoetako bizikidetzari buruzko gogoeta egin dute

Belaunaldien arteko tailerren bidez gatazkak saihesteko formulak landu dituzte