LGTBI+ harrotasunaren eguna dela-eta, materialen erakusketa liburtegian
Liburutegiak liburuak eta materialak jarri ditu ikusgai uztailaren 9ra arte
Joan den ekainaren 28tik, LGTBI+ Harrotasunaren Egunetik, Liburutegiak erakusmahaitik hurbilen dagoen ikasgelan adin desberdinetarako liburuak erakusten ditu, bai tematikoak, bai narratiboak, baita Berdintasun Sailarekin elkarlanean argitaratutako oroitzapenezko irakurketa-gidan gomendatutako filmen eta musika-CDen karatulak ere. Titulu horiez gain, LGTBI+ gaiarekin zerikusia duten beste batzuk ere erakusten dira.
Aipatutako gidan jasotako hogei liburu eta ikus-entzunezkoetako asko Udal Liburutegian daude maileguan hartzeko. Eta gainontzekoak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko beste liburutegi batzuetan daude, eta liburutegien arteko mailegu bidez eska daitezke.
Erakusketa honen helburu nagusia material horiek ezagutaraztea eta horiek aukeratzeko orientazioa ematea da, gure liburutegiko dokumentuen arteko sexu-aniztasuna ikusaraziz eta gai hori normalizatzea, azken helburu batekin: erabiltzaileei homofobia desagerrarazteko informazioa eta prestakuntza ematea.
Lotutako albisteak
'Natura zure eskuan' titulua du eta izen-emateak martxoaren 2ra arte zabalik
Lanak maiatzaren 3ko 23 orduak arte aurkeztu ahal izango dira
Otsailetik apirilera komiki eta nobela grafikoak sustatuko dira irakurketa material gisa