Gaurtik hasi eta irailera bitartean Liburutegiak udako ordutegia izango du
Udal Liburutegiak udako ordutegia izango du gaurtik aurrera. Gaurtik uztailaren 15era arte -biak ostegunak- Liburutegia ordutegi zatituan irekiko da goizez 9:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 16:30etik 19:30era astelehenetik ostiralera. Asteburuetan liburutegia itxita egongo da.
Uztailaren 16ko ostiraletik abuztuaren 31ko asteartera bitartean, biak barne, Liburutegia lanegunetan bakarrik irekiko da eta goizez soilik, 9:00etatik 14:00etara. Arratsaldeetan eta asteburuetan zerbitzua itxita egongo da.
Maileguen sistema malgutu egingo da, oporretan ere irakurzaletasuna bultzatzeko xedez
Udan material gehiago eta denbora tarte luzeagorako eska dezakegu maileguan. Dagoeneko aukeran dugu material gehiago eska maileguan eskatzea, eta bueltatzeko epea luzatzea opor garaian gaudelako, beste pertsona batzuek erreserbatutako liburuen kasuan izan ezik.
Gainera, gogoan izan irakurketa digitalerako edozein tresna (tableta, liburu digitalen irakurgailua, ordenagailu eramangarria, mugikorra, etab.) dugun guztiok Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareak kudeatzen duen liburu elektronikoak, filmak eta audio liburuak deskargatzeko eLiburutegia plataforma erabili dezakegula. Erabileraren inguruko edozein zalantza izanez gero, galdetu eta laguntza eskatu Liburutegian.
Lotutako albisteak
‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez