Zuzenketa Ermua Hiria literatur lehiaketako poesia sarian
Ermuko Udal liburutegiak Ermua Hiria XXVII. Literatur Lehiaketaren irabazleak ezagutzera eman ditu pasatu den astean, baina gaztelaniazko poesia modalitateko epaimahaiak erabakia aldatzea erabaki du. Izan ere, Sergio Rodriguez Jimenezek idatzi eta epaimahaiak saritutako El conticinio interior poesiak beste literatur lehiaketa bat irabazi berri du. Horregatik, lehiaketaren oinarriak haustean, saria baliogabetzea erabaki da, eta Islantillako (Huelva) Alicia Romano egilearen Sobrevivir lanari ematea.
Saria 400 eurokoa da, eta kategoria ezberdinetan irabazi duten lan guztiak liburutegiko mikrositean kontsultatu daitezke.
Gaztelaniazko poesia-epaimahaia honako hauek osatu dute: Candido Pascual, udal liburutegiko erabiltzailea; Maite Lorenzo, poesia tailerreko dinamizatzailea; Sheila Esmeralda Naranjo, Ermua-Mallabia Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuko irakaslea; eta Noelia Paz, liburutegiko langilea.
Lotutako albisteak
‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez